MUSIKA HIZKUNTZA

SARRERA

Lan honetan, bost saio egin dira guztira. Alde batetik, bi saio desberdin egin dira lehenengo ziklorako, eta, bestetik, hiru saio egin dira bigarren ziklorako. Lan honetan hiru gai jorratu dira; entzuketa musikala, musika barne elementuak eta musika tresnak. Azkenik, hausnarketa pertsonal txikia azalduko da lanaren bukaeran.

1.ZIKLORAKO SAIOAK

2.GAIA (MUSIKA BARNE ELEMENTUAK)

ANIMALIAK GARA SAIOA

Saio hau bi urteko gelan egingo da. Ziklo honetan dauden haurrak, musika modu arrazional batean ikasten hasten dira. Gainera, kontzentratzeko duten gaitasuna gutxiago denez, egingo diren ekintzak saio honen barruan laburrak izango dira. Animaliak gara saioan egingo diren ekintzak, musikaren barne elementuak lantzen hasteko aproposak izango dira.

Etapa honetan, haurren ingurunea familiatik eskolara zabaldu eta dibertsifikatu egiten da. Interakzio sozialerako aukerak areagotzen dira, eta horrek gainerako pertsonekiko harremana, lankidetza eta bizikidetza erraztuko ditu. Horregatik, oso garrantzitsua da behean azaldutako musika-jardueren bidez elkarrekin bizitzeko gaitasun orokorra lantzea.

Gaitasun espezifiko gisa, kontuan hartuko da, halaber, eguneroko egoeretan beste haur eta pertsona heldu batzuen mezuak ulertzeko gaitasuna, bai eta truke horiek arautzen dituzten arauetara ohitzekoa ere, komunikazio-asmoak interpretatzeko. Azken horri esker, ondoren sortutako saioa egin ahal izango da.

HASIERAKO FASEA

Hasierako fasea oso ondo datorkie bi urteko haurrei, gelan kokatzeko eta estimulu guztietatik aldentzen joateko. Gainera, konfiantza eta hurbiltasuna lortzea ezinbestekoa da lehenengo fase honetan, haurrak etorriko diren ekintzak seguru eta lasai egin ahal izateko.

Lehenengo ekintza honetan, umeak lurrean jesarriko dira borobil bat eginda. Ondoren, irakasleak abesti bat abesten hasiko da eta horretan,  klasean dauden haurren izenak sartzen hasiko da. Haurrek, haien izena entzuten dutenean eskua altxatu beharko dute, eta irakasleak apurka-apurka abestia azkarrago abesten joango da, haurren kontzentrazioa jokoan jartzeko.

GARAPEN FASEA

Garapen fase honetan, zenbait ekintza egingo dira eta denak animalekin zerikusia izango dute. Izan ere, 2 urteko haurrak orokorrean asko dakite animaliei buruz eta asko gustatzen zaie gaia.

Hasteko, denei kaskabilo bat jarriko zaie zapatilan. Gainera, azalduko zaie artalde bat garela eta denak ardiak garela. Musika entzuten duten bitartean ardiak dantzan egongo dira musikaren erritmoan eta gelditzen denean gelditu beharko dira. Geldiune horretan ezin daiteke kaskabilo bat bera entzun. Honekin, erritmoa lantzen joango dira eta isiltasuna zer den barneratzen hasiko dira.

Ondoren, kaskabiloa kenduko zaie eta denak irakasleari begira geratuko dira. Irakasleak, animalia desberdinen marrazkiak edo irudiak izango ditu eta banan-banan ateratzen joango da. Umeek ateratzen den animaliaren soinua egin beharko dute eta horri esker, tinbre eta intentsitate desberdinak daudela jakiten hasiko dira. Adibidez: lehoiaren soinua txoriaren desberdina da, eta txoriarena pianoagoa da eta lehoiarena fuerteagoa.

Geroago, nota fisikoen gaian sartzeko, noten adierazpena lantzea garrantzitsua da. Horretarako, txotxongiloak erabiliko ditugu. Nota bakoitza txotxongilo bat izango da eta irakasleak “Sonrrisas y lagrimas” noten abestia kantatuko du txotxongiloak ateratzen dituen bitartean.

ABESTIA: Dotore etorri da, RE bere atzetik dator, MI nirea izango da, FA ingeles zurrunda, SOL ardiente esfera es, LA afinatuko dut, SI garrantzitsua da, eta berriz dator DO SOL MI…

Behin notak zeintzuk diren jakinda, horien balioa edo iraupena jakiten hastea komenigarria denez, horretarako ekintza bat egingo da. Hasteko, ume bakoitzari nota bat edo zenbait noten marrazkia emango zaie. Horrekin egin beharko duten lehenengo gauza, barrutik egokitu zaien notak margotzea da.

Ondoren, nota guztiak margotuta daudenean irakaslea hasiko da adibideak jartzen. Adibidez; beltza bat marraztuta dagoen orria altxatzen du eta txalo bakarra ematen du eskuekin. Ondoren, kortxea baten marrazkia ateratzen du eta bi txalo ematen ditu eskuekin. Behin argi edukita, ume bakoitza hasiko da bere marrazkia altxatzen, eta beste guztiak txaloak emango dituzte andereñoaren laguntzarekin.

APLIKAZIO ETA KOMUNIKAZIO FASEA

Aplikazio fase honetan, haurrek ikasi duten guztia praktikan jartzeko animalien erritmo-grama erraza jarriko zaie. Denak lurrean egongo dira hormara begira, eta horretan animalien erritmo-grama handia egongo da. Erritmo-grama hori hiru marra izango ditu, eta marra bakoitzaren gainean animalia desberdinak egongo dira. Lehenengo marran, lehoiak egongo dira, bigarrenean tximeletak eta hirugarrenean saguak. Marra guztiak lau konpas izango ditu, hau da, lau zati desberdin edukiko ditu marrak.

Lehenengo marraren lehenengo konpasean lehoi handia eta bi txiki egongo dira, bigarren konpasean bi lehoi handi, hirugarrenean bi lehoi handi eta azkenekoan lehoi handi bat eta eguzki handi bat (isilunea adieraziz). Bigarren marraren lehenengo konpasean, tximeleta handi bat eta bi txiki egongo dira, bigarren konpasean bi tximeleta handi, hirugarrenean lau tximeleta txiki eta azkenekoan, tximeleta handia eta eguzki bat. Azkeneko marraren lehenengo konpasean, sagu handi bat eta bi txiki egongo dira, bigarren konpasean bi sagu txiki eta handi bat, hirugarrenean sagu handia eta bi txiki, azkenekoan bi txiki eta handi bat.

Haurrak hiru taldetan banatuko dira eta talde bakoitza animalia bat izango da. Hau da, talde bakoitzari erritmo-gramako marra bat esleituko zaio. Ondoren taldez talde txaloak ematen hasiko dira irakaslea. Lehenengo lehoiak altxatuko dira; lehoi handia ikusten dutenean txalo bakarra emango dute, bi lehoi txiki ikusten dituztenean bi txalo arin emango dituzte eta eguzkia ikusten dutenean isilduko dira. Hori hiru taldeekin egingo da, eta irakasleak ikusten badu haien lerroa menperatzen dutela, taldez aldatuko zaie.

Ekintza honi esker haurretik landu izandako eduki gehienak elkartuta landuko dituzte, eta pixkanaka-pixkanaka musikaren barne elementuak ezagutzen hasiko dira.

TRANSFERENTZIA FASEA

Azkeneko fase honetan, ume bakoitza bere animaliaren erritmo-grama etxera eramango du gurasoekin egiteko edo erakusteko nola egiten duten.

3.GAIA (MUSIKA TRESNAK)

INSTRUMENTUAK EZAGUTZEN SAIOA

HASIERAKO FASEA

Saio honetan, bi urteko haurrekin lan egingo da eta lortu nahi dena da haurrak instrumentu desberdinak ezagutzen hastea. Horretarako, eta haurrak saioan ikasiko dutenera pausuz-pausuz joateko, abesti bat jarriko zaie. Abesti horretan instrumentu desberdinak entzungo dira eta haurrak horren erritmora dantzatzen hasiko dira. Dantzan dauden bitartean, instrumentu desberdinen agerpenak nabarituko dituzte, eta horri esker, instrumentu berrien soinuak ezagutzen hasiko dira.

Alde batetik, saio honetan ikasten ikasteko eta pentsatzeko gaitasuna landuko da. Horretarako, hainbat iturritako informazioa bilatu, hautatu, gorde eta berreskuratu behar duten egoerak bilatuko dira; informazioa alderatu, sailkatu, sekuentziatu eta buruz ikasi behar duten egoerak (pentsamendu ulerkorra); informazioa interpretatu eta baloratu behar duten egoerak (pentsamendu kritikoa); ideiak sortu eta hautatu behar dituzten egoerak (pentsamendu sortzailea). Horri guztiari esker, hainbat egoeratan erabilgarri dauden baliabideak mobilizatu eta transferitu ahal izango dira.

Bestalde, saio honetan, haurrek pixkanaka lengoaien komunikazio-tresnak bereganatzen eta haietaz gozatzen saiatuko dira, errealitate pertsonalaren, fisikoaren eta sozialaren beharrak, sentimenduak eta esperientziak adierazteko eta adierazteko. Gaitasun espezifiko hori honako musika-jarduera hauen bidez landuko da:

GARAPEN FASEA

Hasierako beroketa horren ostean, umeak jesarriko dira energiak baretzeko eta kontzentrazioa berreskuratzeko. Orduan, irakasleak ipuin labur bat kontatuko die. Ipuin horretako protagonista instrumentu desberdinekin topo egingo du eta horiek nola erabili ikasiko du. Modu horretan, haurrek instrumentu desberdinen erabilpenak ikasten hasiko dira.

Geroago, ipuinean agertu diren instrumentuak margoztuko dituzte, bakoitzak nahi duena. Instrumentua margoztean, haurrak konturatuko dira instrumentu horrek dituen atal ezberdinaz. Marrazkiak bukatzean, denak lurrean jarriko ditugu eta erakusketa bat balitz bezala marrazki guztiak aztertzen hasiko dira. Horrela, konparaketak egiten hasiko dira: “nire gitarra txirula hori baino handiagoa dirudi, nire txirulak ez ditu kordarik…”. Konparaketa horiei esker, haurrak instrumentu desberdinen ezaugarriak aztertzen ikasiko dute.

Behin, instrumentuak ikusi eta ezagutu dituztela, horiek nola erabiltzeko ekintza bat sortu da. Honetan, “Paristik natorren” abestia jarriko zaie, non instrumentu desberdinak jotzen hasiko diren. Abestiak instrumentu desberdinak aipatzen hasten denean, umeak instrumentu hori jotzeko modua antzeztu beharko dute. Hau ondo ateratzeko, irakasleak instrumentu horiek nola jotzen diren antzeztuko du, haurrak berari imitatu ahal izateko.

APLIKAZIO ETA KOMUNIKAZIO FASEA

Garapen fasea bukatu eta gero, hau da, instrumentu desberdinak ezagutu eta haien ezaugarriak landu eta gero, momentu egokia da instrumentu fisikoak haiek eskuetan izateko. Horretarako, irakasleak gelatik hainbat instrumentu jarriko ditu eta haurrak nahi duten eran instrumentuekin esperimentatzen hasiko dira. Modu horretan aurretik ikusi edo entzun dutena haien gorputzarekin frogatzeko aukera izango dute.

TRANSFERENTZIA FASEA

Azkeneko fase honetan, haurrei agendan jarriko zaie hurrengo egunerako instrumentu bat ekarrik behar dutela klasera; txikia edo handia berdin du. Modu horretan, etxean instrumentuak ukitzen eta aztertzen ibiliko dira. Eta klasera ekartzerakoan lagunekin instrumentu berriak ezagutuko dituzte.

 

 

2 ZIKLORAKO SAIOA

1.GAIA (ENTZUKETA MUSIKALA)

KONTZERTUAK MARTXAN SAIOA

Saio hau 6 urteko haurrekin haurrera eramango da. Honetan lortu nahi dena, haurrek estilo eta genero musikal desberdinak ezagutzea da. Horretarako, zenbait ekintza aurrera eramango dira.

Saio honetan, ahozko komunikaziorako, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako gaitasuna landuko da zeharka.

Gaitasun horrek pentsamendua eraikitzea ahalbidetzen du, baita gizabanakoaren eta ingurunearen arteko harremanak ezartzea ere. Komunikazioa funtsezkoa da norberaren kultura sortzeko eta ikasleek bereganatzeko, irakatsi eta ikasteko prozesu interaktiboaren bidez. Gaitasun honen bidez, haurrek gehiago ulertu eta gozatuko dute erronka berri gisa aurkezten zaizkien musika gaiez.

Haur Hezkuntzako haurrek hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako gaitasuna garatzeaz gain, gero eta eskuragarriago dituzte informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. Horregatik, saio honetan tresna digitalak erabiltzeko aukera emango zaie, ikaskuntza gehiago garatzeko.
Azken ideia horretatik gaitasun espezifiko on bat identifikatu dugu. Hau da, pixkanaka bereganatzea eta lengoaien komunikazio-tresnez gozatzea, errealitate pertsonalaren, fisikoaren eta sozialaren beharrak, sentimenduak eta esperientziak adierazteko eta adierazteko.

HASIERAKO FASEA

Saio hau hasteko, asanblea bat modukoa egingo da. Horretan, umeak elkarbanatuko dute zein musika mota edo abesti mota entzuten duten eta zein da haien gustukoena. Horrekin, lortuko da haurrak nahigabe gaian sartzea eta elkarrekin konfiantza sortzea.

GARAPEN FASEA

Garapen fase hau hasteko, haurrak lau taldeetan banatuko dira, lau estilo desberdin jorratuko direlako. Lehenengo taldea Jazz estiloa izango da, bigarrena Pop, hirugarrena Rock eta laugarrena Opera edo Lirikoa. Lau taldeak banatu baino lehen irakasleak estilo bakoitzaren musika zati bat jarriko du. Horrela, estiloren bat ez badute ezagutzen, gutxienez entzuteko aukera izateko.

Musika estiloak entzun eta gero, talde bakoitza bere maira joango da eta hor zenbait material izango dute prestatuta. Jazz taldearen mahaian hurrengo materialak egongo dira: haizezko instrumentuak, Estatu batuen bandera, mozorro batzuk, aurpegia margozteko margo beltzak eta Jazz estiloa jotzen agertzen diren egunkari eta argazkiak. Pop taldearen mahaian hurrengo gauzak egongo dira: instrumentu desberdinak, plastikozko mikrofonoak, musika entzuteko kaskoak eta Pop estiloa jotzen agertzen diren hainbat aldizkari eta argazki. Rock mahaian: mozorro beltzak egongo dira, perkusiozko instrumentu batzuk, plastikozko mikrofonoak eta Rock estiloa jotzen agertzen diren argazki eta egunkari zatiak. Azkenik, Opera taldearen mahaiak, hurrengo materialak egongo dira: trapu zaharrak, kataloxak, plastikozko bitxiak eta Opera estiloa erabiltzen ari diren artisten argazki eta errebistak.

Talde bakoitza mahaian dagoena ikertu beharko du. Horrekin lortuko da, aurre ideia bat izatea egokitu zaien estiloaz. Irakasleak uste duenean nahikoa ikertu dutela denak lurrean jarriko dira bideo batzuk ikustera.

Bideo horietan, musika estilo bakoitzeko kontzertu zatiak agertuko dira. Horrela, haurrek ikertu dutena eta ikusi dutenaren artean erlazioak sortzen hasiko dira.

Bideoak ikusi eta gero, talde bakoitza, egokitu zaien abestiarekin performance bat sortu beharko dute, mahaian dagoen guztia erabiliz. Entseatzeko edo esperimentatzeko denbora izango dute, eta denbora bukatzean denok prest egongo dira besteen kontzertuak entzuteko asmoz.

Haur guztiak gelako leku batean kokatuko dira jesarrita eta taldez talde ateratzen joango dira gelaren erdira. Momentu horretan, irakasleak musika jarriko du eta talde bakoitzak prestatu duena egin beharko du. Kontzertu txiki hauei esker haurrak beste estilo musikalei buruz ikasiko dute

APLIKAZIO ETA KOMUNIKAZIO FASEA

Kontzertuak bukatzean, elkarrekin beste asanblea bat egingo da bakoitzak bere iritzia eta ikasi duena azaltzeko. Horretan, irakasleak zenbait galdera botako ditu: “estilo musikal guztiak ezagutzen zenituzten?, zein izan da berria zuentzat?, Zein gustatzen zaizue gehien?, zein instrumentu jo dituzte bakoitzean?…”.

TRANSFERENTZIA FASEA

Azkenik, haurrei erronka bat jarriko zaie etxean egiteko. Erronka horretan, etxean, klasean landu ez diren estiloak aurkitu behar dituzte eta klasera bat ekarri. Aukeratzen duten estiloa klasearen aurrean ondo azaltzeko, argazkiren bat eta estiloarekin erlazioa duen material bat ekarri beharko dute.

2.GAIA (MUSIKA TRESNAK)

PATIOAN DANTZAN SAIOA

Orain azalduta agertuko den Saioa 5 urteko haurrentzat zuzenduta dago. Horrek esan nahi du, bigarren zikloko ume hauek musika oinarri batzuk dituztela. Horregatik, saio honen bitartez, aurreko urteetan landu dituzten edukiak hobeto barneratu eta sendotuko dituzte. Gelan 18 ume dira eta saio hau eskolako patioan bideratuko da.

Alde batetik, saio honetan funtsezkoa izango da ekimenerako gaitasuna eta espiritu ekintzailea, hau da, ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna. Gaitasun hori garatzeko, beharrezkoa da haurraren inguruko giroa aldekoa izatea eta ekimena ahalbidetzea; jarduerak irekiak eta malguak izatea; denboraren eta espazioaren antolamendua malgua izatea. Horregatik erabaki da saio hau baldintza horiek betetzen dituen leku batean egitea, ikastetxeko patioan, esaterako. Haurrak eguneroko erabakiak hartzeko aukera izango du, eta ekimen eta autonomia pertsonala garatzea ahalbidetuko du.

Bestalde, jarduera horien bidez, pixkanaka ahozko hizkuntza/musika-hizkuntza erabiltzen eta balioesten saiatuko dira, jokabide pertsonala eta bizikidetza arautzeko.

HASIERAKO FASEA

Saio honen hasierako fase honen helburua, umeei sarrera egitea eta musika atmosferan sartzea izango da. Horretarako, motibazioa sortzea eta bakoitzaren txandak errespetatzea ezinbestekoa izango da.

Gelara sartzen direnean eta ume guztiei behar dutena eman eta gero, borobil bat egingo da lurrean guztion artean. Borobil horretan, egunero abestuko den sarrera abesti bat abestuko da, bakoitza erritmoaren laguntzarekin bere burua aurkezteko. Denak hasiko dira erritmo berdinean txaloak ematen irakasleari jarraituz batera joateko. Txaloen erritmoa gela guztia ondo eramaten duenean, irakaslea bere burua aurkezten hasiko da umeak nola egiten den ikusteko.

Irakasleak, besteak txaloak ematen dituzten bitartean, eskuekin izterrak kolpatuko ditu hurrengoa esanez: “kaixo, Paola naiz eta gaur (emozio bat) pozik bizi naiz”. Bere txanda bukatzean, besteak bezala txaloak ematen hasiko da eta bere albokoa aurkezpenarekin hasiko da; “kaixo, Anton naiz eta gaur maiteminduta bizi naiz”.

Gela guztia bere burua aurkeztean saioaren bigarren faseari hasiera emango zaio.

GARAPEN FASEA

Fase honetan zenbait ekintza egingo dira patioan haurrak musikaren barne elementuak barneratzen hasteko.

Hasteko, gelatik patiora joateko dagoen bidean, ume guztiak tren bat egiten joango dira aurrekoari lotuta. Irakaslea, bere aldetik, haien alboan egongo da danbor batekin eskuetan. Orduan, irakaslea panderoa iraupen desberdinak erabiliz kolpatuz joango da. Horren, arabera umeak ibili beharko dute. Adibidez; irakaslea panderoari kolpe lasaiak ematen hasten bada, umeak astiro ibili beharko dute. Aldiz, kolpe azkarrak ematen hasten bada, haurrek korrikatan hasi beharko dute.

Ekintza hau patiora heltzen direnean bukatuko da.

Behin patioan egonda, ume guztiak borobilean jarriko dira bakoitza bi perkusiozko makilekin. Irakasleak, haiekin intentsitateak lantzeko, marrazki batzuk izango ditu hurrengo adierazpenekin: ff, pp, fp… Ondoren, irakasleak marrazki bakoitza interpretatzen erakutsiko die banan-banan. “ff” marrazkia agertzen bada, irakasleak makilak forte kolpatuko ditu, aldiz, “pp” marrazkia ateratzen badu, makilak suabe kolpatuko dit. Behin adierazpen guztiak erakutsita jolasa hasiko da. Irakasleak marrazki bat aterako du eta haurrak makilak jotzen hasiko dira horien arabera.

Aurrekoa bukatzean, eta jakinda aurreko urtean; pentagrama, sol klabea, noten kokapena…landu zutela, adierazpen ekintza dibertigarri bat egingo zaie. Alde batetik, zazpi notak osatutako pentagrama handi bat patioko horma batean kokatuta egongo da. Bestalde, beste leku desberdin batean pentagrama huts bat egongo da belkroarekin. Azkenik, beste leku desberdin batean, sol klabea eta zazpi nota desberdinak zakabanatuta egongo dira. Ekintza hasten denean, umeak saiatuko dira hutsik dagoen pentagrama betetzen, urrun dauden notak gainean jarriz. Laguntza moduan, beteta dagoen pentagrama izango dute. Hau bien eta berriz errepikatuko da, haurrak noten kokapena modu automatiko batean jakin arte edo saiatu arte.

Ondoren, lurrean jesarriko dira eta beste ekintza bat hasiko da. Honetarako, irakasleak hiru talde egingo ditu, eta ume bakoitzari erritmograma bat emango dio. Erritmograma horretan, hiru konpas edo marra egongo dira marraztuta, eta bakoitzaren hasieran instrumentu bat egongo da adierazita: makilak, triangeluak eta Kutxa txinatarra. Ondoren, talde bakoitzari instrumentu bat egokituko zaio, eta bakoitzak instrumentu horren konpasa jarraitu beharko du. Zailtasuna kentzeko asmoarekin, hasteko, taldez talde musikograma irakurtzen joango dira irakaslearen laguntzarekin. Azkenik, denak batera erritmograma joko dute, eta horrekin armonia, erritmoa eta forma desberdinak ikasiko dituzte.

Azkenik, nota desberdinen balioak barneratzeko helburuarekin, patioko lurrean “rayuela musikala” egongo da margoztuta. Nota bakoitza agertzen den karratuan, nota horrek dituen pultsu kopuru salto egin beharko dira. Adibidez; beltza marraztuta dagoen karratuan hanka batekin bakarrik salto bakarra egin beharko dute, zuria dagoen karratuan bi oinekin batera bi aldiz, kortxeak dauden karratuetan lehenengo oin batekin eta gero bestearekin. Ekintza hau luzatu daiteke nahi beste, eta haurrek moldatu ahal dute “rayuela musikal” nota gehiago jarriz edo karratuak luzatuz.

APLIKAZIO ETA KOMUNIKAZIO FASEA

Ikasitako guztia adierazi ahal izateko eta edukiak ondo barneratzeko, klasean “oka musikalera” jolastuko den ekintza bat prestatuko da. Jolasa apaintzeko, ume bakoitza musikarekin zerikusia duen marrazki bat egingo du. Bitartean, irakasleak zenbait froga edo galdera zenbakituta izango ditu eta egin beharko duen gauza bakarra, marrazki bakoitzari froga zenbaki bat jartzea. Ondoren, marrazki guztiak ordeenean jarriko dira lurrean eta haurrak horren inguruan kokatuko dira. Gainera, haurrak ez aspertzeko, binaka edo hirunaka jolastuko dute eta froga bien artean egin ahal izango dute.

Hemen azpian, jolasean agertuko diren zenbait froga agertuko dira.

FROGAK:

  1. Bikotearen pertsona batek panderoa erritmo eta intentsitate desberdinetan joko du, beste horren arabera gela osotik ibili beharko du.
  2. Zer esan nahi dute “ff” hizkiek?
  3. Egin lehoi batek egiten duen soinua, gero katuarena. Zeinek du intentsitate handiena?
  4. Marraztu Sol ikurra
  5. Zenbat marra ditu pentagrama batek?
  6. Re nota, pentagramako hutsune batean, edo marra baten gainean kokatzen da?
  7. Sol nota, pentagramaren barruan edo kanpoan dago?
  8. Hartu makilak eta asmatu nahi duzuen erritmoa.
  9. Esan hiru instrumentuen izena
  10. Irakasleak bateri instrumentu baten izena esango dio belarrira, beste mimikaren bitartez asmatzen saiatuko da.
  11. Jarraitu musikograma txiki hau nahi duzun instrumentuarekin.
  12. (nota baten irudia erakutsi), beltza hala zuria da?.

TRANSFERENTZIA FASEA

Saioaren azkeneko fase honetan, haurrak etxean marrazki bat egin beharko dute. Marrazki horretan, haientzat saioan ikasi duten gauzarik dibertigarriena edo aipagarriena marraztuko dute, hurrengo egunean eskolan guztion artean elkar banatzeko. Modu horretan, hurrek ikasi dutena gehiago barneratuko dute eta haien artean lagunduko dira edukiak barneratzen.

 3.GAIA (MUSIKA TRESNAK)

INSTRUMENTU FAMILIA SAIOA

Saio honetan, haurrak instrumentu desberdinak ezagutuko dituzte. Gainera, haien arteko desberdintasunak ikasiko dituzte eta horien erabilpena ere. Horretarako, zenbait ekintza sortu dira.

Azken saioan aurrekoetan baino sakonago landuko da gaitasun artistikoa. Askotariko materialak aztertu eta sormenez erabiltzeak aukera ematen du kultura-gertakaria ezagutu, ulertu eta balioesteko; oinarrizko adierazpen-tekniketan hasteak, irudimena eta fantasia errazteko; abestiak, dantzak, mugimenduak eta antzezpenak interpretatzeko prestasuna; norberaren tradiziokoak nahiz beste herrialde batzuetakoak diren adierazpen artistiko eta kulturalekiko interesa eta jakin-mina, artea preziatzeko eta harekin gozatzeko aukera ematen duten trebetasunak eratzen dituzte. Horregatik, honako musika-jarduera hauen bidez gaitasun orokor hori lantzen saiatuko gara.

HASIERAKO FASEA

Hasteko, haurren aurre ezagutzak zeintzuk diren jakiteko, irakasleak lau saski jarriko ditu gela osoan zehar. Saski bakoitza izen bat edukiko du: haria, Haizea, perkusioa eta elektrofonia. Ondoren, irakasleak hainbat instrumentuen argazkiak izango ditu eta banan-banan ateratzen joango da. Bat ateratzerakoan, horren izena zein den galdetuko du, eta ondo erantzuten duen umea, argazkia hartu eta egokitzen zaion kutxan botako du argazkia. Horrela argazki guztiak haien kutxetan egon arte. Modu horretan, haurrak, instrumentuak sailkatzen jakingo dute.

GARAPEN FASEA

Garapen fasea, hasierako ekintza eta gero hasiko da. Honetan, instrumentuak modu kreatibo eta dibertigarri batean ezagutzen hasiko dira haurrak. Ekintza hau, eskulanak izango dira. Honetan, guztira lau instrumentu egingo dira; bat harizkoa, beste bat haizezkoa, beste perkusiozkoa eta azkena elektrofonikoa. Gela, lau taldetan banatuko da, eta talde bakoitzari instrumentu bat egokituko zaio. Talde guztiek, haien instrumentuen marrazki handia izango dute, eta horren gainean, egokitutako materiala itsatsi beharko dute, instrumentua bete arte. Lehenengo taldea gitarra baten marrazkia emango zaie eta artileaz bete beharko dute. Bigarrena, txirula baten marrazkia emango zaie eta kotoiz bete beharko dute. Hirugarrena danborra egokituko zaie eta makil txikiez bete beharko dute. Azkeneko taldea, piano elektronikoa izango dira eta horren gainean plastiko zatiak jarriko dituzte.

Lau eskulanak eginda daudenean beste ekintza bat egingo da instrumentu bakoitzaren familia desberdinak barneratzen hasteko. Honetan, haurrak gela osotik ibiltzen egongo dira eta irakasleak instrumentu baten soinua jarriko du. Hori entzutean, haurrek, aurretik egindako eskulanetatik entzun dutenaren familia berdinarengana joan beharko dira. Adibidez, tronpeta entzuten badute, azkar txirula ukitzera joan beharko dira.

Ekintza hori bukatzean, mimika jolasa bat egingo da gelan, haurrak baretzeko eta instrumentu desberdinak ikusten joateko. Honetan, haur guztiak eserita egongo dira eta irakaslea haur bakarra aukeratuko du. Horri, belarrian instrumentu baten izena esango dio, eta nolakoa den ez badaki, mugikorrean erakutsiko zaio. Ondoren, ume horrek, denen aurrean mimikaren bitartez instrumentu hori zein den adierazi beharko du, eta besteak asmatu beharko dute.

Mimika bukatzean, irakasleak instrumentu aterako ditu klase erdian, eta hurrengoa esango du; “hartu bakarrik perkusiozko instrumentuak”. Orduan, haurrek, bakarrik perkusiozko instrumentuak joko dituzte. Horrela instrumentu guztiak frogatu arte.

Geroago, ume bakoitza instrumentu bat aukeratu beharko du eta denak borobil batean jarriko dira. Momentu horretan, irakasleak instrumentu familia bat esango du, eta familia horren instrumentuak dituzten haurrak ukitzen hasiko dira. Bukatzean, zailtasunak jartzeko asmoarekin, irakasleak instrumentu bat aipatuko du, eta instrumentu horren familiako beste guztiak ere ukitu beharko dute haien instrumentua.

APLIKAZIO ETA KOMUNIKAZIO FASEA

Garapen fasea bukatzean, haurrek ikasi dutena adierazteko, marrazki bat egin beharko dute ikasi duten guztiarekin. Hau da, instrumentu familia desberdinak marrazki baten bidez marraztuko dute eta gelaren aurrean azalduko dute haien marrazkia.

TRANSFERENTZIA FASEA

Azkenik, egin duten marrazki hori, gurasoei azaldu beharko diete etxean, gurasoek zerbait gehitu beharko dutelako marrazki horretan. Hurrengo egunean gelan, ume bakoitzak azalduko du bere gurasoek marrazkian gehitu dutena. Elkar ekintza horri esker, haien arteko ezagutza handituko da.

HAUSNARKETA

Lan hau bukatzean, konturatu naiz haurrek musikaren bidez ikas dezaketen guztiaz. Lehen pentsatzen nuen musika mugatua zela, hau da, ez nuela ezagutzen musikarekin lor zitekeen ikasketa guztia. Baina, orain ikusi dut musikak ez duela mugarik, infinitua dela irakasteko modu eta aukera asko dituela.

Lan hau zaila eta aldi berean polita izan da. Alde batetik zaila, kontzeptu ezberdin asko baitzeuden saio bakar batean sartzeko, eta polita, musikak hezkuntzan dituen aukerez ohartu naizelako. Musikarekin haurrek ikasgaia ikasteaz gain, baloreak, errutinak, pentsatzeko moduak, esploratzeko moduak… ere ikasten dituzte. Itxaroten, errespetatzen, entzuten, kontzentratzen, ez zapuzten ikasten dute. Nik uste baino gauza gehiago ikasten dituzte.

Bestalde, zail samarra iruditu zait hain adin hurbiletarako jarduerak sortzen jakitea. Zaila iruditu zait adin bakoitzaren ezagutzaren arabera jardueren muga jartzea, baina inoiz ez ditut horrelako jarduerak egin. Hala ere, lan hau erronka bat iruditu zait, eta hortik ikasi dut musika gehiago ezagutzen eta haur hezkuntzan ezinbesteko ikasgai gisa baloratzen.