MODULO LANA

1. Sarrera

2. Marko teorikoa

3. Helburuak

4. Proiektu pedagogikoa

4.1. Proposamenaren laburpena

4.2. Jarkuerak

4.3. Proposamenaren Justifikazioa eta hausnarketa

5. Ebaluaketa eta ondorioak

6. Bibliografia

7. Eranskinak

1. SARRERA

Haur Hezkuntzako graduko laugarren mailako 6.moduluko diziplinarteko lana da aurrean duguna. Nire izena Oihane Garcia da eta ebaluazio ez jarraiko ikaslea naiz. Aurten, haur hezkuntzarako proposamen pedagogiko bat sortzea eskatu zaigu eta hori izango da hurrengo orrietan ikusiko dena.

Nire proiektuaren izena, “Buruko Zirkua” antzezpena izango da, eta hori gauzatzeko prozesua beherago ikusgai egongo da. Hasteko, marko teoriko bat agertzen da sarrera eta gero. Horretan, urtean zehar landu diren ikasgaiei buruz hitz egingo da, haien artean: Gorputz hizkuntza, Hizkuntza plastikoa eta ikusizkoa, musika hizkuntza, adierazpen eta komunikazio trebetasuna, eta dramatizazio-adierazpenerako informazio eta komunikazio teknologiak. Hau da, modulu honen marko teorikoan, adierazpen eta komunikaziorako hizkuntza desberdinen arteko elkarrekintzak jorratuko dira Haur Hezkuntzarako proposamen pedagogiko baten testuinguruan.

Marko teorikoa eta gero, proiektu pedagogikoaren helburuak zehaztuko dira. Ondoren, proposamen pedagogiko bat aurrera eramango da, “Buruko zirkua” deitutakoa. Proposamen hori, ikasgai bakoitzean ikasitako teorian oinarrituko da eta praktikara eramateko prest egon beharko da.

Agerian egongo den proiektua lau jarduera desberdinetan banatuta egongo da, eta horiek banan-banan azalduta agertuko dira. Proposamena deskribatu eta gero, hausnarketa eta amaierako ondorio batzuk egongo dira.

2. MARKO TEORIKOA

Historian zehar antzerkiaren eta hezkuntzaren artean eman diren harremanak eskasak izan badira ere, hezkuntza mailan ahalmen ugari dituela erakusten digu (Porcel, 2019). Izan ere, dramatizazioa bizitzarekin esperimentatzea da (Pérez, 2004), eta haur hezkuntzako haurrek bizitza ulertzeko eta ezagutzeko tresna hori behar dute.

Hori dela eta, dramatizazioa ikasleen errealitatearen kontzientzia hartzen lagunduz, haien errealitatearen eta munduaren arteko erlazioa ulertzen lagunduz eta balio zein trebetasun sozialak sustatuz (García del Toro, 1995). Horretaz gain, dramatizazioak adierazpen askerako bideak ematen ditu jolasaren eta esperimentazioaren bidez, eta lengoaia ezberdinetan gaitasunak garatzea ahalbidetzen du sormena bultzatuz (Nuñez eta Navarro, 2007). Sormen horrek dramatizazioak jasotzen du, egoera eta erantzun berriak lantzen baitira, baliabide linguistikoak, gorputzekoak, hunkigarriak, musikalak, plastikoak eta keinuzkoak erabiliz. Horregatik, drama erabateko hizkuntza da, afektibitatearekin, kognitiboarekin, gorputzarekin eta kulturarekin lan egiten baitu (Borda, 2015).

Baina dramatizazioa ez da soilik esperimentazioaren bidez bizitza ulertzeko bide bat, baizik eta imitazioan eta interpretazioan oinarritutako jokoak eta sormen-jarduerak proposatzea ere bada, non adierazpena komunikabide bihurtzen den (Pérez Parejo, 2010). Bide horretatik, Goyenechen (2019) ustez, “Adierazpen eta komunikaziozko trebetasuna” jarduera dramatikoa adierazpenari oso lotuta dago. Horregatik, honen funtzio nagusia, haurrak bere buruan konfiantza gehiago izatea eta komunikazio ahalmena garatzea da. Alabaina, alfabetatze estetikoa ere lantzen du, bereziki, emozioak, kultura, historia eta pedagogia, kritikotasuna, sormena eta harremanak garatuz (Ruiz de Mendoza, 2021).

Cerverak (1982) jasotzen duen bezala, dramatizazioarekin ikaskuntza-helburuak lortzen dira, hala nola ahozko adierazpenaren garapena, adierazkortasuna eta sormena, haurraren sozializazioa, arretaren eta memoriaren lana, herabetasuna gainditzea eta talde-lanak eta antzezpenak sortzea.

Honekin, ikusten da zein garrantzitsua den dramatizazioa edo jolas dramatikoa haurtzarorako (Cutillas, 2006).  Jolas dramatikoa dramatizazioaren sinonimotzat ere hartzen da. Izan ere, kasu biak adierazpen dramatikoa dira, eta emaitzan baino, prozesuan jartzen dute arreta (Navarro, 2005). Bai dramatizazioak zein jolas dramatikoak komunikazioa hobetzeko eta sormena sustatzeko bidean ekintza dute abiapuntu. Gainera, horien bitartez haurrek euren gaitasun pertzeptiboak eta adierazpen gaitasunak garatzea bilatzen da (Navarro, 2005). Jolas dramatikoa guztiz espontaneoa da, haurrek berezkoa duten jolasa baita (Alarcón, 2015). Horrekin, ulertzen da Cerverak (2006) azaltzen duen bezala, dramatizazioak haurraren berezkotasuna errespetatu behar du, eta, horretarako, ez da kanpotik barrurantz inposatu behar, baizik eta barnetik sortzen duen aberastasuna, eta, jakina, baita indartu eta aberastu ere, ahal bada.

Dramatizazioaren barnean, antzerki foroa aurkitzen da, antzerki mota honen funtsezko baldintza ikusleak, kasu honetan, haurrak ekintza dramatikoaren protagonista izatea da, bere bizitza propioaren protagonista izateko prestatuz (Ruiz de Mendoza, 2021). Parte-hartzen duten haurrei arazo sozial bat kontatzen duen istorio bat antzezteko eskatzen zaie. Denbora labur batean prestatu egiten dute eta 10-15 minutuko antzezlan txiki bat aurrera eramaten dute, honen ostean antzeztu den arazo horren konponbidea eztabaidatuko da konponbide bat bilatzeko asmoz, galdera eragileen bidez, adibidez (Boal, 1974).

Azkenik, nabarmendu behar da iraupen erreala eta dramatikoa ez datozela bat. Benetako iraupena dramatikoaren barruan sar dadin, elipsi bidez lortzen da. Egitatearen funtsezkoena aurkezten dute, eta jakintzat ematen dute ikusleak badakiela ekintza dramatikoan ulertzen dituen guztiak irudikatzen. Dramaren dinamismoa elipsien erabilera egokian oinarritzen da hein handi batean (Cervera, 2006).

Hau argitu eta gero, garrantzitsua da jakitea antzerkiak; adierazpen linguistikoa, gorputz-espresioa, plastika eta erritmo-musikala integratzen dituen bezala, dramatizazioak  haurraren ehun hizkuntzak (Malaguzzi, 2005) ditu barnean; gorputz adierazpena, artea, hitzezko eta ez hitzezko komunikazioa, keinuak, sentimenduak. Beraz, Jolas dramatikoaren bitartez, adierazpen guztiak lantzen dira: hizkuntzazkoa, gorputzezkoa, plastikazkoa eta musika-erritmoa (Álvarez-Uria et al., 2015)

Arestian aipatu bezala, dramatizazioaren munduaren barnean hainbat baliabide ezberdin aurkitu ditzakegu, horien artean gorputz adierazpena bat izanik (Solís, 2018).

Gorputzarekin egin edo adierazi ahal diren mugimenduak aztertzen dira; egoerak, emozioak, ideiak, bizipenak, pentsamenduak eta abar, gero hauen deskribapena egiteko. Horretarako, gorputza komunikaziorako eta adierazpenerako tresna bihurtuko da, keinuak eta mugimenduak eginez. Hori dela eta, zerbait adierazten dugun bakoitzean, besteei, gure nortasunaren zati bat erakusten diegu, gure burua eraikiz (Vizcarra eta al., 2010, 19-20. or.).

Hori lortzeko, Vizcarrak (2010) aipatzen du, gorputz-adierazpena landuz (dantzak, jolasak, keinuak, mugimenduak…), gure gorputzaren gaitasun eta garapen motorra jorratu ahal dugula. 237/215 dekretuak aipatzen duen moduan, “ Gorputzaren bitartez ideien eta emozioen berri eman eta besteen gorputz-adierazpenak modu egokian interpretatzen eta balioesten da». Baina, ez da ariketa erraza hori, izan ere, gorputz-adierazpenak askatasun handia du, eta berezkotasuna du ezaugarri nagusi, baina horrek keinuaren erabilera egokia eskatzen du, maiz ahozko hitzaren osagarri, eta batzuetan ñabardura bereziak gehitzen dizkio. Baina, gorputz-adierazpenak, kodetuta ez dagoenez, keinu berak ideia desberdinak eta are kontrajarriak azpimarra ditzakeela argi izan behar da (Cervera, 2006).

Gorputz-adierazpenak pertsonaien karakterizazio-prozesuan laguntzen du. Adibidez, pertsonaia zahar bat eta gazte bat bereizteko, gorputza aldatu behar da,  gorputz-adierazpena, pertsonaiaren ezaugarrien arabera gorputza moldatzen da. Adierazpen plastikoak baita laguntzen du pertsonaien edo jardueren prozesua eraikitzeko. Adibidez, pertsonaien karakterizazio-prozesuan; jantziak, oinetakoak, orrazkera, bitxiak, apaingarriak, makillajea eta abar baita horretan laguntzen dute (Amirola, 2019).

Dramatizazioan baliabide plastikoen erabilera beste baliabide adierazgarriekin integratzeak baldintzatzen du. Eta, alde horretatik, baliagarria izan daiteke beste hezkuntza-arlo batzuetan emandako adierazpen plastikoko ezagutzak baloratzea. Adierazpen plastikoak oso baliabide garrantzitsuak ematen dizkio dramatizazioari. Giza gorputzetik kanpo erabiltzen diren baliabide plastikoen artean, argia, jantziak, makillajea eta eszenografia daude, besteak beste (Cervera, 2006).

Adierazpen linguistikoak ere bere garrantzia du dramatizazioaren prozesu honetan.
Hizkuntza-espresioak hitzarekin zerikusia duen guztia hartzen du, ahoz zein idatziz. Esanahia, esaldian duen erabilera, intonazioa, baita hitzaren beraren morfologia ere, bere egitura fonikotik eta interpretazio afektibotik eratorritako soinu-efektu nabarmenak lor baititzake. Hori horrela izanik, hizkuntza-adierazpenak, hitza ez ezik, ahotsa, letren soinu desberdinak, baliabide guturalak, soinu onomatopeikoak eta abar ere baloratuko ditu. Adibidez, pertsonaiak karakterizatzeko, hizkuntza-adierazpena erabili beharko da, pertsonaia bakoitzak hitz egiteko bere modua baitu (Llamazares, 2002).

Dramatizazioa osatzeko musika-baliabideak erabiltzeko ideia ere interesgarria da. Honetan, garrantzitsua da konturatzea mota askotariko aukerak daudela musika ateratzeko; eskuekin izterretan kolpatzean, oinekin zorua jotzean, edo perkusio desberdinak mahaietan edo beste objektu zehatz batzuetan praktikan jartzean, hala nola edalontzietan, botiletan, aukera ugari daudela jakitea. Baita beste hauek, adibidez; hatz-klaskak, ezpainetako klaskak, aho itxiko kantua, bisbisseoak, txistuak, tarareoak eta abar. Eta, jakina, baliabide horiek erabiltzeko ez da beharrezkoa instrumentuak jotzen jakitea, oinarrizkoak izan arren, maila jakin batzuetan horrek asko lagunduko du (Cervera, 2006).

Azkenik, ezinbestekoa da aipatzea irakasleen rola hezkuntzako dinamika hauetan. Hezitzaileak umeak sustatu behar ditu adierazten eta komunikatzen hasteko. Horretarako, irakasleak gelan nola egon behar den ikasi behar du, haurren aurkikuntza pertsonalak eta sortzeko gaitasuna bultzatuz (Mantovani eta Morales, 2003). Hau da, irakasleek ikasleak ezagutzara bideratu behar dituzte, haurren mugak eta zailtasunak aurkitzen lagunduz eta autonomiarantz bultzatuz (Onieva, 2011).   

Horretarako, aukera ona da ikasgela batean eman ahal diren gertaerak aztertu eta bakoitzaren aurrean egon ahal diren erantzunak hausnartzen dira, horren ondorioz praktika dramatikoak ideia hauetan oinarritzea proposatuz (Ruiz de Mendoza, 2021).

Dramatizazioan ikasleak buru belarri inplikatu behar da, eta irakasleak dauzkan intentzioak argi eta garbi izan behar ditu, umeen interesak pizteko (Goikuria, 2019). Hasiera, irakasleak giro hotza hautsi eta berak eman beharko die hasiera proposatzen diren dinamikei, ustekabeko inprobisazioak eginez, beharrezkoak edo bat batekoak direla ikus dadin. Irakasleak, ere joko teatralean jolasteko prest egon beharko luke, erabat murgilduz eta sortzaile izanez; joko horretarako gaitasuna duela erakutsi beharko du, sentsibilitate artistikoa duela eta gizakiaren izaeraren xehetasunak bereganatzeko gai dela (Burillo, 1996).

3. HELBURUAK

Oraingo atal honetan, aurrerago azalduko den proiektu pedagogikoaren helburuan zehaztuko dira.

Alde batetik, HHko Graduko ikasle eta irakaskuntza-planak kontuan hartuta zenbait helburu zehaztuko dira. Lehenengoa, urtean zehar jorratu diren irakasgaietan modu teorikoan ikasitako guztia, praktikara eramateko gai izatea. Bigarrena, dramatizazioaren bitartez haurren aurkikuntza pertsonalak eta sortzeko gaitasuna bultzatzea, baita baliabide pedagogikoen bidez adierazten eta komunikatzen hastea. Hirugarrena, jolas dramatikoaren bidez, haurrak modu autonomoan haien errealitatea eta munduaren errealitatea desberdintzen jakitea.

Beste aldetik, Haur eskola bateko irakasle bezala, helburu didaktikoak indarrean dagoen HHko Oinarrizko Curriculum Diseinua kontutan hartu behar dira. Hasteko, komunikazio eta mugimendu trebetasunak garatzea hizkuntza eta adierazpen desberdinetan. Baita, elkarbizitzarako oinarrizko jarraibide egokiak eskuratzea. Azkenik, gorputza ezagutzea baliabide edo teknika desberdinak erabiliz.

4. PROIEKTU PEDAGOGIKOA

4.1. PROPOSAMENAREN LABURPENA

Proposamena azaldu aurretik, garrantzitsua izango da aipatzea ikasgai guztietan ikasi dudana barneratu egin dela. Alde batetik, teorian ikasi ditudan kontzeptuak eta ideiak, eta, bestetik, praktikan egon naizen bi hilabeteen esperientziak lagundu didate aurrerago azalduko dudan proiektua sortzen.
Proiektu honek helburu nagusi bat du: Dramatizazioaren bidez, haurrek adierazpen eta komunikazioa sustatzea, dinamika aktiboen bitartez. Helburu hori lortzeko prozesuan haurrak ikasle aktiboak izango dira, eta haien gaitasunak eta interesak kontuan izango dira.
Irakaslea, berriz, gidari moduan egongo da prozesuan zehar, haurrak bide egokitik zuzenduz, ezer inposatu gabe. Irakasleak ekintzak pentsatuta izango ditu, baina, inprobisatzeko prest egon beharko da, beti ere, proposamenaren helburua errespetatzen den bitartean. Hau da, proposamenaren barruan aurrera eramango diren jarduerak argi izango ditu, baina, horien emaitzak aldatuak izateko prest egon beharko da.
Azkenik, aipatzea proposamen hau 4-5 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta egongo dela. Horregatik, orain ikusgai egongo diren jarduerak haien adinari egokituta egongo dira.

4.2. JARDUERAK

Aurrera eramango den dramatizazio proiektua, lau jarduera ezberdin izango ditu, baina guztiak bide berdina jarraituko dute, lortu nahi den helburua lortzeko. Lau jarduera hauen bitartez, lortuko da 4-5 urte bitarteko haurrek dramatizazioaren bidez, modu desberdinetan adierazten eta komunikatzen jakitea; musikaren bidez, ahotsaren bidez, gorputzaren bidez edo hizkuntza plastikoaren bidez. Hori lortzeko, jarduera bakoitzean dramatizazioaren barruan dauden aurreko adierazpen horiek landuko dituzte. Modu horretan, ume bakoitzak esperimentatu ahal izango du zein den bere komunikatzeko eta adierazteko biderik aproposena.
Jarduerak azaldu aurretik, aipatu behar da proposamena istorio baten bidez bideratuko dela. Ez da istorio tradizionala bat izango, ezta ipuin guztiak kontatzen diren moduan kontatuko. Haurrak prozesuaren sortzaileak izango dira eta haien esku egongo dira istorioa sortzeko erabaki gehienak.
Jarduera hauen denbora ez da mugatua izango, haurrek jarriko baitute ekintza hauen erritmoa. Irakaslea ikusten duenean talde guztia jardueraz pasatzeko prest dagoela, hor izango da orduan ekintzaz aldatzeko unea, ez lehenago.


JARDUERA (PERTSONAIEN SORKUNTZA)
Lehenengo jarduera honetan, haurrak istorioaren pertsonaiak sortu beharko dituzte. Horretarako, gela hiru espaziotan bananduko da: alde batean, material desberdinetako animaliak egongo dira (panpinak, plastikozkoaz, egurrezkoak…), beste alde batean material desberdinetako pertsonak egongo dira (txotxongiloak, panpinak, piezak…), azkenik, hirugarren lekuan hainbat objektu bizigabe jarriko ditugu (plastikozko jakiak, orratza, kamiseta…). Behin hiru espazioak bereizita dauden, haurrak joango dira jolastera nahi duten espaziora edo txokora, nahi duten materialarekin, modu askean. Denbora tarte horretan irakaslea behatzaile lana izango du eta haurren interesak hautematen hasiko da. Hau da, umeak modu askean txokoetatik jolas librean aritzen diren bitartean, irakasleak ikusiko du zein txokoetan edo espazioan geratzen dira haur gehienak.
Demagun, haurrek interes handiagoa dutela animalien espazioarekiko gainerakoekiko baino. Hori horrela izanda, irakasleak, gelako mahietatik animalia desberdinen marrazkiak jarriko ditu eta, horretaz gain, orri zuriak eta margoak. Haurrek bi eginkizun izango dituzte; alde batetik, nahi duten animalia aukeratu eta hori margotu eta apaindu, eta, bestetik, orri zurian marraztu behar izango dute haiek asmatutako animalia bat.
Aurreko jarduera honekin hainbat gauza lortzen dira. Lehenengoa, haurren autonomia eta pentsamendu kritikoa garatzen laguntzea, animalia bat aukeratzeko prozesu horren bidez. Bigarrena, sormena lantzea, haiek asmatu beharreko animaliaren bidez aske sentituko direlako adierazten buruan duten imajinazio hori. Azkenik, hizkuntza plastikoa lantzen eta garatzen ikasiko dute, animaliak apaintzeko edo margotzeko prozesu horren bidez.
Behin askotariko pertsonaiak eginda dauden, asanblea bat modukoa egingo da elkarrekin. Horretan, gela guztia borobil batean jarriko da eta bakoitzak bere pertsonaiak aurkeztu beharko ditu. Hasiera, irakasleak giro hotza hautsi eta berak azaldu beharko ditu bere pertsonaiak dela (Burillo, 1996). Adibidez; “Hau Peru Dortoka da eta oso astiro hitz egiten du, asko gustatzen zaio uretan jolastea eta soineko laranjak eramatea gustuko du. Horretaz gain, nik asmatutako animalia Dominika deitzen da, adar bakarreko artza, handi-handia eta maltzurra, gauean jendeari janaria lapurtzea gustatzen zaio”. Ondoren, nahi duten haurrek aurkezpenak egingo dute. Modu horretan elkarrekin, sortuko den narraziorako pertsonaiak aukeratzen joango gara. Aukeraketa hori elkarrekin egingo da, eta bakoitzak berea ez den animalia bat bozkatuko du jakiteko zeintzuk aukeratzen ditugun.
Behin, istorioaren pertsonaiak aukeratuta dauden, bigarren jarduera egiteko prest egongo dira haurrak.
Jarduera honetarako beharko diren materialak, egia esan, asko izango dira. Baina, haur hezkuntzako gela batean egonda, gehienak bertan egoten dira. Alde batetik, mota askotako jostailuak (animaliak, pertsonak eta objektuak). Behin jakinda, zein multzo aukeratu duten irakasleak horren arabera marrazkiak fotokopiatuko ditu, adibidez, animalien marrazkiak. Baita, orri zuriak eta margotzeko edo apaintzeko material desberdina (argizariak, errotulagailuak, pegatinak, plastilina…). Azkenik, mozorro edo koloretako oihalak.


JARDUERA (ISTORIOAREN MEZUA)
Istorio guztiak bere mezua du, bere ikaspena, bere helburua. Horretarako kontatzen dira istorioak, entzuleak horretatik zerbait hausnartzeko edo ikasteko. Beraz, haurrak ikasi edo hausnartu behar duten hori zer den jakiteko, haien egunerokotasuneko gertakarietara jo behar izango da. Modu horretan, aurrez aurre bizitzen dituzten egoerak ateratzen joango dira.
Hau lortzeko, jolas dramatikoa erabiliko da. Honetan, irakasleak haur bakoitzari egoera bat emango dio, eta besteak egoera hori deskribatzen saiatuko dira. Egoera aurkezten duen umeak ezin izango du hitzezko komunikazioa erabili egoera azaltzeko. Modu horretan gorputz-hizkuntza garatzen hasiko dira, haien gorputzarekin jolastuz eta esperimentatuz: dantzaren bitartez, keinuen bitartez, mugimenduen bitartez, abiadurekin jolastearen bitartez, objektuen laguntzaren bitartez, marrazkien bitartez…
Egoerak hurrengoak izan ahal dira. Lehenengoa: patio ordua da eta ikusten duzu lagunak pilota batekin jolasten daudela, haiekin jolasteko eskatzen diozu, baina, ez dizute uzten, beraz, triste geratzen zara patioan. Bigarrena: Dantzan hasten zara gelaren erdian poz-pozik, baina, gelakideak zutaz barre egiten hasten dira eta zuk apurka-apurka gelditzen joaten zara. Hirugarrena: Igerileku batean zaude uretara salto egiteko asmoarekin, baina beldurra duzu. Lagunak zu animatzen hasten dira baina, beldurrarekin jarraitzen duzu eta ez zara botatzen. Azkenean, lagun batek eskua ematen dizu eta biak batera botatzen zarete.
Egoera hauek komunikatu behar dituen umeak, laguntzaileak eskatu ahal ditu bere egoera irudikatzeko. Gainera, haurrek ere proposatu ahal izango dituzte haien artean egoera desberdinak, baina, irakasleak beti buruan hainbat egoera izan beharko ditu, badaezpada ere.
Behin egoera guztiak aurkeztu eta gero, denon artean gehien gustatu zaien egoera aukeratuko dute, eta hori izango da istorioan jorratuko den gaiaren oinarria.
Jarduera honetan, aurrekoan erabili diren mozorroak eta oihalak erabiliko dira. Gainera, haurrek instrumenturen bat edo gehigarriren bat eskatzen badute, eskura izatea ondo legoke.


JARDUERA (ISTORIOA)
Jarduera hau egiteko, irakasleak lehendik sortua izan beharko du istorio bat, eta aurretik atera diren bi jardueren emaitzen bidez, oinarritzat duen istorio hori moldatzen hasiko da. Hau da, pentsatuta zituen pertsonaiak haurrek sortu dituztenekin ordezkatuko ditu, eta gaia edo helburuarekin berdin gertatuko da, moldatu beharko dituela.
Hau horrela izanda, goazen irakurtzera irakasleak (ni) sortutako oinarrizko istorioa.


(BURUKO ZIRKUA)
Bazen behin, herri txiki batean, baserri txiki bat. Baserri txiki horretan hogeita hamar txerri Arrosa bizi ziren, denak berdinak. Txerri arrosek egunak elkarrekin ematen zituzten. Elkar jaten zuten, elkar jolasten zuten, elkar lo egiten zuten…, dena elkarrekin egiten zuten.
Herri txiki horretako baserri txiki horretan, desberdina zen txerri beltz bat bizi zen. Txerri hori, Beltz zuen izena eta bera ez zen beste txerrien modukoa, bera ez zelako arroza, beltza baizik. Beltz txerria oso txerri alaia zen eta asko gustatzen zitzaion abestea, denbora guztian abesten ematen zuen, baina, Beltz txerriak arazo bat zuen, beltza zela. Horregatik, txerri Arrosa guztiak beraz barre egiten zuten, desberdina zelako. Txerriek ez zioten haiekin jolasten uzten, ezta haiekin jaten uzten, ezta haien etxean sartzen uzten. Beltz txerriak beti bakarrik lo egiten zuen eta nahiko triste jartzen hasi zen lagunak eta familia ez zutelako maite.
Gau batean, txerri Beltza kalean bakarrik zegoelarik ideia bat izan zuen.
-Nire gorputza arrosa kolorearekin margotuko dut, horrela haien modukoa izango naiz eta sartzen utziko didate, Txerri Beltzak bere kolkorako esan zuen.
Momentu horretan margo arrosaren bila joan zen eta bere gorputza arrosaz guztiz estali zuen. Ondoren, baserri etxera heldu eta atea jo zuen esanez:
-Lagunak, utziko didazue etxean sartzen?, ni orain zuen modukoa naiz, Arrosa.
Baserri txiki hartatik, txerri Arrosa bat atera zen Beltz txerria ikusteko asmoz. Baserritik atera zenean zur eta lur geratu zen ikustean bere azal kolorea aldatu zuela. Baina, pixka bat gehiago hurbildu zitzaion eta ikustean konturatu zen margoa kentzen zela.
-Gezurti halakoa!, zu ez zara gure modukoa, beltza izaten jarraitzen duzu. Joan zaitez hemendik. Egin zuen oihu Txerri Arrosak.
Beltz Txerria, guztiz triste jarri zen eta inork maite ez zuela ikustean herri txiki horretatik aldentzen joan zen. Eguzkia zeruan jarri zen eta Beltz txerria bidearen erdian lokartuta aurkitu zuen ardi zuri batek.
-Kaixo, egun on alfer hori. Ze zabiltza hor bakarrik?, galdu egin zara?. Kaixo?. Ardi zuriak garrasika hasi zitzaion.
-Kaixo, bai, kaixo. Erdi lotan erantzun zion txerriak.
-Zertan zabiltza hemen bakarrik?. Ardiak galdetu zion.
-Nire herritik alde egin dut eta etxe berri baten bila nago.
-Aizu, zuk ez zara lapurra izango ezta?. Beldurtuta ardiak galdetu zion.
-Ez, noski ezetz. Begira, nire herrian denak txerri arrosak dira eta ni beltza izaten jaio naizenez, ez naute herrian maite. Horregatik alde egin dut, desberdina naizelako eta inor nahi duelako nirekin egon. Ahotzean arazoekin azaltzen da txerri beltzak.
-Jakin dezazun desberdina izatea ez dela txarra, guztiz kontrakoa baizik, pasada bat da!. Nire familia ikustea besterik ez dago, denak desberdinak gara. Ardiak erantzun zion.
-Benetan?. Harrituta txerriak galdetu zion.
-Bai, ikusterik nahi?. Nire Suge autobusa deituko dut eta elkarrekin joango gara nire familia bisitatzera.
Ardiak Suge autobusa deitu zuen eta biak elkarrekin Ardiaren etxera joan ziren. Lekura heltzean, gurpilak zituen Zirku handi baten aurrean gelditu ziren, eta Ardia bere aitari deika hasi zitzaion.
-Aita, atera mesedez, lagun berri bat ekarri dut etxera.
Zuzenean, Zirkutik animali handi bat atera zen. Burua adarbakar baten antza zuen, sudurra elefante baten berdina, lepoa jirafa batena, eta gorputza zebra baten berdina zuen.
-Kaixo, seme. Nor dugu aurrean?. Ardiaren aitak txerriari begira galdetu zuen.
Txerri Beltza aho zabalik geratu zen ezer esan ezinik. Beltz Txerriak inoiz ez zuen horrelako animaliarik ikusi eta ez zekien zer esan.
-Hau Beltz deitzen da eta txerri bat da. Ardiak azaldu zion.
-Eta zer du animalia honek besteetatik bereizten duena?. Aitak galdetu zuen.
-Ni, ba ni… Beltz Txerria pentsatzen hasi zen. Ni txerri Arrosa naiz.
Ardiaren aita etxera bueltatzen hasi zen, baina, bidetik Txerriak aho batez hurrengoa esan zuen.
-Barkatu, jauna. Ni ez naiz Arrosa, beltza baizik. Ez naiz izan gai naizen modukoa azaltzen, baztertuko ninduzula uste nuelako.
-Familiaren barruan zaude, ongi etorri. Ardiaren lekutik esan zion.
Ardia eta Txerria pozik saltoka hasi ziren. Ondoren, Ardiak bere familia guztia aurkeztu zion. Haien artean; erlea, armiarma, dortoka eta artza aurkeztu zituen. Animalia guztiak etxetik atera ziren lagun berria agurtzeko, eta gure Beltz Txerria zur eta lur geratu zen ikustean denak desberdinak zirela.
-Kaixo, zure izena?. Erleak galdetu zion.
-Ni Beltz naiz.
-Zein da zure abilezia?. Artzak galdetu zuen.
Beltz Txerria mutu geratu zen pentsatzen Artzak egindako galderan.
-Hemen guztiok dugu abilezia bat, nik adibidez izugarrizko oreka dut. Erlearen abilezia oso azkar hagan egin ahal duela. Denok dugu on garen zerbait, horregatik gaude zirku honetan, desberdinak garelako. Dortokak azaldu zion.
-Zirku bat?. Txerriak galdetu zuen.
-Bai, zirku bat. Aste guztietan joaten gara herriz-herri gure showak erakustera. Ardiak azaldu zion.
-Gurekin apuntatu nahi?. Armiarmak etxearen teilatutik galdetu zion.
Momentu horretan Txerria abesten hasi zen eta denak berari begira geratu ziren. Abesteari bukatu zuenean denak txaloka hasi ziren eta berarengana hurbildu ziren besarkada bat emateko. Beltz Txerria maitatua sentitzen hasi zen, inork ez baitzuen epaitzen eta bakoitza zen modukoa izan ahal zelako.
Hilabete bat pasa zen eta Beltz Txerria bukatu zuen Zirkuan hainbat herrietatik ibili zen. Txerria oso pozik bizi zen, benetako familia baten barruan bizi zelako. Egun batean, Txerriaren zirkua Beltz jaio zen herrira abiatu ziren. Behin Zirkua herri txiki horretara heldu zen, txerri Arrosa guztiak poz-pozik etxetik atera ziren Zirkua ikustera.
-Txerriak atera, Zirkua etorri da. Txerri Arrosa batek esan zuen.
-Hau bai poza, goazen ikustera. Beste batek esan zuen.
-Kaixo guztioi eta ongi etorriak gure Zirkura. Gaur sorpresa asko ditugu zuentzat, beraz, ireki zuen belarri eta begiak eta goazen ikustera Zirkuaren Show Magikoa!. Ardiaren aitak aurkeztu zuen.
Txerri guztiak txaloka hasi ziren eta Zirkuko animalia guztiak banan-banan ateratzen hasi ziren haien trebetasunak Txerrien aurrean erakustera.
-Eta orain, hasieran esan dizuedan sorpresa erakusteko garaia heldu da. Zuekin, Beltz Txerria!. Ardiaren aitak adierazi zuen.
Txerri guztiak geldi-geldi geratu ziren Beltz Txerriari ikusten. Beltz Txerria, arnasa hartu eta abesten hasi zen. Bitartean, Txerri arrosek sinetsi gabe jarraitzen zuten. Beltzek bukatu zuenean, isilune handi bat egon zen, eta bat-batean, Txerri Larrosa guztiak lekuetatik altxatu eta txaloka hasi ziren.
-Hori Beltz da, nire laguna. Txerri batek oihukatu zuen.
-Beltz nitaz gogoratzen zara?. Txerri batek Beltzengana hurbilduz.
-Nire laguna!, zer moduz?. Beste Txerri batek Beltzi galdetu zion.
Beltzek Ardi aitaren bozgorailua hartu eta hurrengoa esan zuen.
-Ni ez naiz zuen laguna, edo hori zen lehen esaten zenidatena. Ez nintzela zuen modukoa eta kalean bakarrik uzten ninduzuen. Beti egon zarete nitaz barrezka, esaten desberdina nintzela. Eta, orain, famatua naizela nire lagunak izan nahi duzuela diozue?. Ez zaituztet sinisten.
Txerri arrosek zer esanik zeuden. Batzuk lotsatuta, beste batzuk damutasun aurpegiarekin.
-Barkatu. Txerri Arrosa txiki bat hurbildu zitzaion.
-Barkatu.
-Barkatu.
-Bai, barkatu Beltz.
-Barkatzen diguzu?. Txerri batek galdetu zuen.
-Noski barkatzen dizuedala, zuek nire familia zarete, baina ez dut ahaztuko egin didazuen mina. Jakin behar duzue desberdina izatea ez dela txarra, bakoitza den modukoa jaio da eta hori onartu behar dugu. Ez epaitu inor eta utzi bakoitzari bere bizitza egiten. Eta orain bai, goazen denok batera dantza egitera. Beltz Txerriak oihukatu zuen.
Denok batera “Oihanetik badoaz animaliak” abestia dantzatzen eta abesten hasi ziren.
Jarduera honetan, material moduan, irakasleak kontatuko duen istorioa inprimatuta egon behar da, modu fisikoan izateko. Beste guztia, aurretik erabili dena.


(Bukaera)
Behin istorio hau oinarritzat izanda, irakasleak animaliak eta trama ordezkatuko du haiek sortutako pertsonaien eta egoeren ordez. Modu horretan, lortzen da haurrak haien ikaskuntza prozesuaren parte izatea eta jardueran motibatuago eta interes handiagorekin egotea.
Hau egin eta gero, irakasleak haurrek sortutako ipuina irakurriko die eta denak entzuketa aktiboa lanean jarriko dute, arreta handiz ipuina entzuten.


JARDUERA (ANTZERKIA)
Dramatizazio proiektua osatzeko eta aurretik egin diren jarduera guztiak biltzeko, azkenik, antzerki bat prestatuko da. Antzerkiaren bidez, haurrak mundua ulertzen hasiko dira trebetasun sozialak sustatzen hasiko dira (García del Toro, 1995). Gainera, jolasaren eta esperimentazioaren bidez, gaitasun ezberdinak garatzen joango dira sormena bultzatuz (Nuñez eta Navarro, 2007).
Jarduera honetan, lantzen eta ikasten egon garen ikasgaiak praktikan jarriko dira, jolas dramatikoaren bitartez, adierazpen guztiak lantzen baitira: hizkuntzazkoa, gorputzezkoa, plastikazkoa eta musika-erritmoa (Álvarez-Uria et al., 2015).
Hasteko, haur bakoitzak bere pertsonaia aukeratu beharko du eta aukeratutako hori karakterizazio-prozesu baten bidez sortzen hasiko da. Bai, gorputzaren bidez, bai adierazpen artistikoen bidez. Prozesu horretan irakaslea laguntzeko prest egongo da, baina, haurrak aske utziko ditu nahi duten moduan esperimentatu eta jolastu ahal izateko haien pertsonaiarekin.
Jolas libre eta sinbolikoaren bidez, haurrak haien pertsonaiaren izaerarekin jolasten harituko dira, irakasleak utzitako materialarekin. Ondoren, irakasleak pertsonaien arabera taldeak egingo ditu, eta talde bakoitzari istorioaren egoera bat emango die. Adibidez: “lehengo taldea zirkuaren partaideak zarete eta bakoitzak eginkizun bat du zirku horretan (super botere bat), gero erakutsiko diguzue sortutako zirkua”. “Bigarren taldea, adibidez, denak herri bereko lagunak izango zarete, bat izan ezik, ikusi nahi dugu zuen arteko harremanak eta nola baztertzen duzuen zuen laguna”.
Talde bakoitzak istorioaren egoera batekin inprobisatzen, jolasten eta esperimentatzen hasiko dira, modu libre batean. Honetan, irakaslea adi egon beharko da jarduera bideratzeko edo haurrak laguntzeko, baina, beti haien autonomia eta ideiak errespetatuz.
Hurrengo pausua, talde bakoitzak gelakideen aurrean prestatutako hori antzeztea izango da, modu horretan istorioa ulertzen hasiko dira, haien arteko lanak ikusiz.
Azkenik, antzezpen guztiak batuko dira irakasleak istorioa irakurtzen duen bitartean. Prozesu horretan, haurrek proposamenak egin ahal dituzte, eta irakasleak, antzezpena osatzeko, musika efektuak eta gehigarriak prest izango ditu. Adibidez, antzerkia bukatzen denean, pertsonaia guztiak bilduko dira eta elkarrekin abesti bat dantzatu eta abestuko dute.
Azken jarduera honetarako behar den materiala, gelan dagoena erabiltzea izango da; altzairuak, mozorroak, oihalak… Gainera, aurpegiak marrazteko margoren bat eta musika ondo entzuteko bozgorailu batzuk.

4.3. PROPOSAMENAREN JUSTIFIKAZIOA ETA HAUSNARKETA

Lehen aipatu den moduan, proiektu honen helburu nagusia; dramatizazioaren bidez, haurrek adierazpen eta komunikazioa sustatzea izan da, dinamika aktiboen bitartez. Horretara heltzeko zehaztuko diren beste helburuak betetzeko sortu izan da proposamen hau.
Dramatizazio prozesu luze honen bidez, haurrak gauza asko ikasiko dituzte. Hasteko, jolas dramatikoaren indarraz baliatuko dira, eta horren bidez, haien errealitatea eta munduaren errealitatea desberdintzen hasiko dira. Haien kabuz esperimentatzen, jolasten ikasiko dute, eta, horren bidez, elkarbizitzarako garrantzitsuak diren oinarri batzuk eskuratzen joango dira. Esperimentazio eta jolas dramatiko horren bidez haien gorputza, ahotsa, eta sormena garatzen eta ezagutzen hasiko dira.
Hasteko, haien gorputza nolakoa den, zer egiteko gai den eta zeintzuk modu dituen mugitzeko aurkitzen egongo dira haurrak. Pertsonaia bilatzerako orduan edo besteekin harremanetan jartzerako orduan gorputzaren mugak ikertzen hasiko dira. Bide beretik, haien ahotsak dituen tonu desberdinak, abiadura desberdinak ikertzen egongo dira. Baita musika eta haien gorputzarekin egin ahal dituzten soinuak garatuko dituzte. Gainera, hizkuntza plastikoa asko garatuko da proiektu honen bidez, haiek izango direlako eskuekin eta irudimenarekin antzerkirako behar den guztia sortzen.
Laburbilduz, Dramatizazio proiektu honen bidez, haurrak modu autonomoan lan egiteko prestatuta egongo dira, edo behintzat hori da bilatzen dena. Autonomia horrek adierazteko eta komunikatzeko gaitasuna eskuratzeko erraztasunak eskainiko die. Horregatik sortu dut proiektu hau, haurrak haien ikaskuntza prozesuaren erdian egoteko, modu aktibo batean.
Proiektu hau sortzeko kontuan hartu behar izan ditudan bi gauza bakarrak hurrengoak izan dira. Alde batetik, haurren interesak, eta, bestetik, proiektuaren helburuak. Bi alderdi horiek buruan izan ditut jarduera bakoitza egiterako orduan, eta horri esker, sortu ditudan jardueren bidez lehendik zehaztutako helburuak bete dira.

5. EBALUAKETA ETA ONDORIOAK

Dramatizazio proiektuarekin bukatzeko, garrantzitsua izango da horren prozesua azaltzea, gero ondorioak atera ahal izateko. Hasteko, esan beharra dago hau ez dela lan erraza izan. Izan ere, aldaketa asko egin izan ditut azkeneko emaitza hau lortu arte. Prozesu luzea eta zaila izan da, baina bidetik, etorkizunerako baliagarriak izango zaizkidan hainbat kontzeptu eta ideia berri ikasi ditut.
Hasiera batean, nire proiektua emozioetan oinarritutako istorioa bat izango zen. Horretan, antzerkiaren bidez, haurrei istorio bat kontatuko nien, ikasgai guztietan ikasi dugun informazioa sartuz. Antzerki horren istorioa nik asmatu nuen, pertsonaiak, helburuak, antzeztokia… dena zerotik eraiki nuen, eta egia esan, lan polita sortu nuen. Lan hori egin eta gero, konturatu nintzen lan ederra egin nuela, baina, nik haurrak baino etekin handiagoa atera niola proiektuari. Hau da, sortutako antzerkia egitean ni gauza asko ikasi nituen, baina, horrekin haurrek soilik entzuten eta ipuinaren mezua barneratzen ikasten zuten. Beraz, pentsatzen hasi nintzen hori ez zela nahikoa, haurrak izan behar zirelako proiektuaren gidariak edo protagonistak.
Horregatik, nire pentsatzeko modua aldatzen hasi nintzen eta berriz hasi nintzen proiektu sortzen. Baina, aldi honetan, haurren interesetan eta helburu berri batean oinarritu nintzen.
Hasteko, proiektuaren helburua finkatu nuen, eta ondoren ideiak orri batean jartzen hasi nintzen. Marko teorikoan aipatu den bezala, jolas dramatikoa haurtzaroan duen indarra eta garrantzia izugarrizkoa da (Cutillas, 2006). Horregatik, jolas dramatikoan eta dramatizazioan nire proiektua oinarritzea erabaki nuen. Geroago, haurren interesak kontuan izateko zenbait jarduera edo ideia sortzen hasi nintzen, haurren aurkikuntza pertsonalak eta sortzeko gaitasuna bultzatzen zituzten jarduerak (Mantovani eta Morales, 2003). Horregatik, asmatzen nituen jarduerak, haiek modu autonomoan ezagutzen eta sortzen hasteko ziren.
Egia esan, teorian ikasi dudanari esker nire jardueren atalak aldatzen eta hobetzen joan naiz. Adibidez, pertsonaiak sortzearen jarduera, hasiera batean bakarrik zen gaitasun plastikoen bitartez pertsonaiak sortzea. Baina, teorian esan bezala beste modu batzuk daude pertsonaiak sortzeko. Adibidez, pertsonaiak karakterizatzeko, hizkuntza-adierazpena erabili beharko da, pertsonaia bakoitzak hitz egiteko bere modua baitu (Llamazares, 2002). Baita, gorputz-adierazpenak pertsonaien karakterizazio-prozesuan laguntzen du. Adibidez, pertsonaia zahar bat eta gazte bat bereizteko, gorputza aldatu behar da, gorputz-adierazpena, pertsonaiaren ezaugarrien arabera gorputza moldatzen da (Amirola, 2019).
Nire ezagutzak handitze horrek, eragina izan du nire jardueren kalitatean, orain askoz ere osatuago daudelako, eta haiengandik etekin handiagoak atera ahal direlako.
Egia esan, nahiko arro nago egindako lanarekin, haurrak hainbat alderditan garatzen laguntzen baititut. Gainera, praktikan jartzeko aukera izan dut eta emaitza ederrak atera dira. Haurrengan aldaketa handia ikusi dut eta antzerkiaren azkeneko jardueran ikasitako guztia ikusgai egon da.

6. BIBLIOGRAFIA

95/2022 Dekretua, otsailaren 1ekoa, Haur Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena. https://www.boe.es/eli/es/rd/2022/02/01/95/con

Alarcón, S. (2015). El teatro y la dramatización en Educación Infantil: una propuesta de intervención en el aula de 2º de EI [Gradu Amaierako Lana, Zaragozako Unibertsitatea]. https://zaguan.unizar.es/record/37019/files/TAZ-TFG-2015-3922.pdf

Boal, A. (1974). Teatro del oprimido. Buenos Aires: Ediciones de la Flor. https://arditiesp.files.wordpress.com/2015/04/boal-augusto-teatro-del-oprimido.pdf

Borda Crespo, M. I. (2013). Taller de Dramatización a partir del Álbum Ilustrado y Educación Emocional. En J. L. Vidal Mediavilla, M. A. Suvires García & R. Galante Guille (Coord.). V Congreso Mundial Educación Infantil y Formación de Educadores. (CD-ROM). Grupo de Investigación HUM 205 de las Universidades Andaluzas. file:///C:/Users/oihan/Downloads/Dialnet-DramatizacionInfantil-5386610.pdf

Cervera, J. (1982). Cómo practicar la dramatización con niños de 4 a 14 años. Madrid: Cincel. https://www.cervantesvirtual.com/obra-visor/como-practicar-la-dramatizacion-con-ninos-de-4-a-14-anos–0/html/

Cutillas, V. (2006). La enseñanza de la dramatización y el teatro: propuesta didáctica para la enseñanza secundaria [Doktorego tesia, Valentziako Unibertsitatea]. https://www.tdx.cat/handle/10803/9625#page=1

García del Toro, A. (1995). Comunicación y expresión oral y escrita: la dramatización como recurso. Barcelona: Editorial Grao.

Goikuria, L. (2019). Jolas dramatikoa haur hezkuntzan. Hemendik eskuratua: https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/50737/GrAL_Amirola.pdf?sequence=3&isAllowed=y

Goyeneche, Paule. (2019). Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez minorrak irakaslegaien prestakuntzan duen inpaktua. Gasteiz. https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/42004/GrAL_Goienetxe.pdf?sequence=1&isAllowed=y

Llamazares, P. (2002). Damatización de un cuento: recurso para trabajar la lengua oral en educación. https://ruc.udc.es/dspace/bitstream/handle/2183/8158/LYT_18_2002_art_13.pdf

Malaguzzi, L. (2005). Los cien lenguajes de la infancia. Barcelona: Editorial Rosa Sensat. file:///C:/Users/oihan/Downloads/Dialnet-EscuelasReggioEmiliaYLos100LenguajesDelNino-5207311.pdf

Mantovani, A. eta Morales, R.I. (2003). Juegos para un taller de teatro: 200 propuestas para expresar y comunicar en la escuela. Bilbo: Artezblai. https://octaedro.com/wp-content/uploads/2021/04/13171.pdf

Mendoza, A. (2021). Adierazpen eta komunikazio dramatizazioaren minorrean sortutako proiektua haur hezkuntzara eramatea. https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/54084/GrAL_Ruiz%20de%20Mendoza.pdf?sequence=2&isAllowed=y

Morales, V. (2015). La importancia de la expresión corporal en educación infantil. Hemendik eskuratua:https://digibug.ugr.es/bitstream/handle/10481/46109/MoralesBetancort_TFGExpresionCorporal.pdf;sequence=1#:~:text=La%20expresi%C3%B3n%20corporal%20%C3%A1nima%20a,el%20movimiento%20y%20la%20expresividad.

Navarro, R. (2005). El valor pedagógico de la dramatización: su importancia en la formación inicial del profesorado, [doktore-tesia, Sevillako Unibertsitatea]. https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/53538/GrAL_Betolaza.pdf?sequence=2&isAllowed=y

Nuñez eta Navarro, M.L. (2007). Dramatización y Educación: aspectos teóricos. Teoria de la educación, 19. 225-252. https://gredos.usal.es/bitstream/handle/10366/71846/Dramatizacion_y_educacion_aspectos_teori.pdf;jsessionid=47F0A3D8F87A8F23667625D1FDB43296?sequence=1

Pérez, M. (2004). La dramatización como recurso clave en el proceso de enseñanza y adquisición de las lenguas. Glosas didácticas: revista electrónica internacional de didáctica de las lengua y sus culturas, 12. 70-80. https://www.um.es/glosasdidacticas/doc-es/GD12/04mapegu.pdf

Pérez Parejo, R. (2010). Homo Ludens en la dramatización: la dimensión antropológica de la actividad dramática. Escuela abierta, 13, 55-68. file:///C:/Users/oihan/Downloads/Dialnet-HomoLudensEnLaDramatizacion-3603568.pdf

Porcel, S. (2019). Adierazpen eta komunikazio trebetasunak: Antzerki foroa hezkuntza testuinguruetan errealitatea eraldatzeko tresna gisa. https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/50718/GrAl_Porcel.pdf?sequence=2&isAllowed=y

7. ERANSKINAK