GORPUTZ HIZKUNTZA

                       TXOTXONGILOAK

 

1.MARKO TEORIKOA

Txotxongiloa gizakiak sortutako objektu bizigabea da, bizia hartzen duena eta mezu bat komunikatzeko asmoz mugitzen dena. Aldi berean, balio batzuk transmititzen ditu, transmisio kontzientea eta/edo inkontzientea izan. Eta hori guztia artista titiriteroari esker egin daiteke. (Cebrián, 2016).

Lehen txotxongiloa planoa izan zen eta txotxongiloak egiteko lehenengo elementuak azala eta egurra izan ziren. Geroago, zurez zizelkatutako fardelezko irudiak etorri ziren. Ondoren, elementurik modernoenekin egiten hasi ziren: “maché” paperarekin, eta gero plastikoak etorri ziren. Materiala eboluzionatu egiten da sortzen diren elementuen bilakaeraren arabera. Txotxongiloaren irudia antzerkia baino lehenagokoa da, lehen erritoen, dantzen eta eszena erlijiosoen garaikoak. ( J, Bolorino. 1999).

Txotxongiloak oso baliabide ludiko interesgarria dira; izan ere, horri esker, ikasleen adierazpen-gaitasuna, mugimen-edukiak (hala nola gorputz-eskema, pertzepzioa eta orientazio espaziala) eta, kasuaren arabera, hitzezko adierazpena gara daitezke. Hau da, mugimendu-aukera ugari eskaintzen dizkigu, haurrei norberaren gorputzarekin adierazpena garatzeko aukera ematen diena, eta horrek norbere burua ezagutzeko eta besteekin harremanetan jartzeko aukera ematen die. (Herranz, 2014).

Txotxongiloa hasieratik erabili izan da giza gizartearen ideiak eta beharrak emateko eta komunikatzeko. Ikertzaileek nabarmendu dute txotxongiloekin jokatzeak paper baliotsua duela haur txikien garapen sozial, emozional eta kognitiboan. (Zeinali, 2017). Onura horiei esker, haurren blokeo, emozionalak eta fisikoak prebenitzen laguntzen die, haien gurasoen arreta eza eta balio eza erakutsi baitute etxean. (Caba, 2011).

Ikasgelan txotxongiloak erabiltzea uste baino konplexuagoa da. Hasteko, jakin behar da txotxongiloekin istorio bat kontatzean lotura bat sortzen dela ipuina kontatzen duen pertsonaren eta entzuten duenaren artean. Horrek afektibitate-lotura handia eragiten du, eta funtsezko pieza bihurtuko da haurraren sozializazioan eta konfiantzan, ikasgelan. (Calvo, 1985). “Haurrei edozein gai irakats dakieke. Garrantzitsuena da nola eta zeintzuk teknika erabiltzen diren”. (Behzadi, 2017).

Adibidez, inprobisazioa txotxongiloak erabiltzeko erabiltzen den tekniketako bat da. Ardatz horretan biratu behar du jarduera osoak. Inprobisazioekin norberaren istorioak sortzen dira, testuak egokitzen dira, pertsonaiak definitzen dira, bizipenak, sentsazioak eta estimuluak barneratzen dira. Inprobisazioarekin, baliabide adierazkorrak eta sortzaileak aurkitu, zabaldu eta garatzea proposatzen da, eta, horrela, bat-batekotasuna, irudimena, fantasia, poesia, sentimenduak eta emozioak azaleratzea. (Crúz, 2014).

Azken ideia horrek Stokoe eta Harf-en (1996) ekarpenera garamatza, inprobisaziotik sentimenduak, sinesmenak eta emozioak modu espontaneoan adierazteko baliagarritasuna nabarmentzen duela esan zuenean, beste adierazpen-modu batzuekin gertatzen den bezala, hala nola pintura, musika edo hitzezko edo hitzik gabeko hizkuntza.

Bestalde, gelan txotxongiloak lantzeko orduan gorputz-adierazpenak duen garrantzia kontuan hartu behar da, agerikoa baita eta gure hezkuntza-sisteman islatzen baita. (Gómez, 2015). Haur bakoitzak bere txotxongiloak egitean, mugimendu desberdinak entseatzean, ikaskideen txotxongiloekin elkarreraginean aritzean, elkarrizketak inprobisatzean, irakasleak lagundutako gidoi batean pentsatzean eta ipuinak dramatizatzean duen garrantzia. (Cruz, 2014).

Moralesek (2010) dioenez, gorputz-jarduera egiteak mugimenduan dagoen gorputza ezagutzeko aukera ematen du, eta, hortik abiatuta, gaitasunak ezartzeko eta alderdi pertsonalez jabetzeko bidea ezartzen du, haurraren garapen psikofisikoa erraztuz.

Era berean, Bolañosek (2006) dio gorputz-adierazpeneko jarduerek haurrei beren ahalmen artistikoa eboluzionatzeko aukera ematen dietela, eta estres anemikoko egoerak jasaten ere irakasten diela, normalean inguruko ezbeharren ondorio direnak. Egoera horiek aukera ematen diote irakasleari haurrek jardueretan egiten duten talde-lanean eta banakako lanean sortzen diren sentsazio positiboez blaitzeko, eta, horregatik, gorputz-jardueren berebiziko garrantzia. Morales, V. (2015).

2.HELBURUAK ETA METODOA

Metodoan murgildu aurretik, lan honen helburuak zeintzuk diren gainetik azaltzea ezinbestekoa da.

Alde batetik, lan honen helbururik nagusiena txotxongiloak protagonistak diren sei saio sortzea da. Sei saio horien bitartez, gorputz hizkuntzaren garrantziaz ohartuko naiz jarduera hauek aurrera eramaterako orduan. Gainera, nire sormena eta kreatibitatea lantzea espero da.

Helburu orokor hori lortzeko bidean, beste zeharkako helburu batzuk lortu beharko dira. Alde batetik, txotxongiloei buruzko ezagutza handiagoa izatea, sorkuntza prozesu hori errazagoa izateko. Baita, ikastetxe ezberdinekin harremanetan jartzea, saioak egiteko leku fisikoa lortzeko. Azkenik, zeharkako helburu bezala, esperientzia eta segurtasuna haurrekin lortzea izango da.

2.1.KRONOGRAMA

Orain, garrantzitsua da azaltzea zein izan den lan hau aurrera ateratzeko egin behar izan dudan aurretiko prozesuak.

Hasteko, irailaren 28an 11:00etan, Gorputz hizkuntzako irakaslearekin izan nuen tutoretza Gasteizen. Tutoretza horretan, Juditek lanaren nondik norakoa azaldu zidan, eta etxera bueltatzean, bileran esandako guztia eskema batean apuntatu nuen ez ahazteko.

Lana zertaz zioan jakitean, nik lan egiten dudan enpresaren nagusiarekin hitz egitera joan nintzen. Harreman handia daukat nire nagusiarekin eta beti dago nire proposamenak entzuteko prest. Egin behar nuen lan azaldu nionean, nire kabuz lortu behar nuela hori egiteko lekua eta unea esan zidan, baina, berak laguntza bat eskaini zidan. Nire nagusiak, urriak 13an Erandioko gazteriako zinegotziarekin bilera bat zeukan bere proiektuak proposatzeko asmoarekin. Beraz, esan zidan bilera horretara berarekin joateko eta azkeneko momentuan nire proposamena zinegotziari azaltzeko.

Gonbidapen horren ondoren, denbora ez galtzeko, Claret Askartza ikastetxeko ezaguna dudan irakasle bati deitu nion. Dei horretan, lana azaldu nion eta azaroaren 10ean bere gelara joateko esan zidan. Berak azaldu zidan, Eguzki sistema lantzen zeudela 4-5 urteko gelan. Beraz, horri buruz saio bat prestatzen hasi nintzen.

Geroago, Urriak 13 heldu zen eta bilerara nire nagusiarekin joan nintzen nahiko lasai. Bileran bi neska egon; gazteriako eta hezkuntzako zinegotziak. Bilera bukatzean oso adi entzun ninduten eta ikastetxe batzuen telefonoak eman zizkidaten. Gainera, haiei niri buruz hitz egingo zietela esan zidaten eta nire esku jarri zuten ikastolak deitzea hala ez.

Etxera heltzean, Erandioko bost ikastetxe deitu nituen eta bakarrik batean utzi zidaten txotxongiloen lana egitea. Gainontzeko ikastetxeak aitzakia desberdinak jartzen zituzten, baina, gutxienez Altzaga Kukularra ikastola kondo jaso zuen nire proposamena. Ondoren, Altzagako ikastolarekin hitz egitean, esan zidaten, urriak 26an haur hezkuntzako irakasle guztiek bilera bat zutela, eta hor bertaratu ahal nintzela haien aurrean lana azaltzeko asmoarekin.

Urriak 26an, Altzagara joan nintzen eta gela batean hamar irakasle bilduta zeuden. Ni heldu nintzenean, haien aurrean aurkeztu nintzen eta ordenagailuan nuen aurkezpen bat erakutsi nien, nire lana modu bisualean azaltzeko asmoarekin. Guztiz jatorrak izan ziren nirekin, arreta handiz entzuten baitzidaten eta aurpegietan irribarre bat baitzuten. Bukatzean, zenbait irakaslek galdera batzuk esan zidaten eta asko gustatu zitzaien nire ideia. Haiekin, gutxi gora bera ordu bat egon nintzen hitz egiten, argi ez zeuden gauza batzuk adosteko. Adibidez; datak, gaiak, umeen adina, saioak egiteko espazioa…

Azkenean, bilera horretan hurrengoa adostu genuen: hiru saio egingo nituela, hiru egun desberdinetan, gela desberdinetan. Lehenengo saioa, Azaroaren 16an izango zen, 9:30etan, 4-5 urteko haurrentzat. Egun horretan, bi gela batuko zituztela esan zidaten nire antzerkia ikusteko. Ondoren, hurrengo egunean 17an, ordu berdinean eta adin berdineko haurren aurrean beste saio desberdin bat eskaini nien. Azkenik, 24an, 2-3 urteko haurrentzat saio bakarra prestatuko nuela esan nien, eta haur hezkuntzako irakasleak nahiko pozik jarri ziren uste zutelako haur hain txikientzat ezingo nuela ezer prestatu.

EGUNA 28/09/2022 13/10/2022 26/10/2022 10/11/2022 16/11/2022 17/11/2022 24/11/2022
ORDUA 11:00 10:30 12:30 10:00 09:15 09:15 9:15
LEKUA Tutoretza Judit. Erandioko zinegotziarekin. Altzagan bilera. Askartzan Saioa.

 

(4-5 urte)

Altzagan Saioa.

 

(4-5 urte)

Altzagan Saioa.

 

(4-5 urte)

Altzagan Saioa.

 

(2 urte)

2.2. TESTUINGURUA ETA PARTE-HARTZAILEAK

Behin, aurretik egindako lana azalduta, garrantzitsua da saioak egin nituen zentroak eta bertako umeak gainetik aztertzea.

Hasteko, Leioan dagoen Claret Askartza lehenengo saioa egin nuen kristau eskola izan zen. Claret Askartza, kristau eskola kontzertatu bat da, eta bertan maila bakoitzeko sei talde daude 2.300 ikasle baino gehiagorekin. Beraz, esan daiteke ikastetxe handia eta berritzailea dela. Jada, haur hezkuntzako zikloan proiektuetan oinarritutako metodologia dute, eta hiruhileko honetan Eguzki sistemaren proiektuan murgilduta daude. Horregatik, geroago azalduko den bezala, eskola honetan egindako saioa horri buruz doa.

Claret Askartzako familiek, oro har, egoera ekonomiko ona dute, eta seme-alabei hezkuntza-prozesuan eta -garapenean laguntzen diete. Gainera, haurren batek urritasunen batengatik arreta gehigarriren bat behar badu, ikastetxe horrek laguntzak ematen dizkie haur guztiek ikasteko aukera berdinak izan ditzaten.

Ni egon nintzen 5 urteko gelan, ez zegoen ume bat ere arreta bereziarekin, ezta portaera disruptiboarekin ere, eta hori laguntza izan zen niretzat saioa egiteko orduan.

Beste aldetik, Erandion dagoen Altzaga ikastola haur hezkuntza eta lehen hezkuntza barne dituen eskola publikoa da. Ikastetxe horretako familiek, oro har, ez dute egoera ekonomiko hain ona, gehienak atzerritarrak baitira, kultura eta pentsamolde desberdinekin.

Eskola hau publikoa izan harren, laguntza berezia duten haurrentzat PT-ak jartzen dituzte. Hala eta guztiz ere, zentro honetako haur batzuek arazoak izaten dituzte Euskara hizkuntzarekin, etorri berriak direnez, zailtasunak baitizute hizkuntza berria ikasteko. Horregatik, erronka handia izan zen baita niretzat eskola honetan Euskaraz egitea saioak. Gainera, ikasleen artean zegoen alde kognitiboa nabari zen.

Ikastola honetan metodologia globalizatua eta eraikitzailea lantzen dute. Horretan, taldeko lana eta lan kooperatiboa bultzatzen dute, proiektuen bitartez eta eginez ikasiz. Hiruhileko honetan, hango irakasleak esan zidaten bezala, elkarbizitza lantzen hari ziren, beraz, ikastola honetan egin nituen saioak “elkarbizitzako” balore batzuk helburutzat dute.

2.3. SAIOAK

Arestian azaldu den bezala, guztira 4 saio egin izan ditut. Alde batetik, Claret Askartzako ikastetxean 4-5 urteko gelan “Eguzki sistema” deitutako saio bat egin nuen. Beste aldetik, hurrengo hiru saioak Altzaga ikastolan egin nituen. Lehenengoa, 4-5 urteko haurrentzat “Paularen ametsa” deitzen da. Hurrengoa, baita 4-5 urteko haurrentzat “Dorre magikoa”. Azkenik, 2 urteko gelarako zuzendutako “Lisa eta bere tximinoa” deiturikoa.

Orain, saio bakoitza azalduta agertuko da hurrengo orrietan.

EGUZKI SISTEMA SAIOA (4-5urte)

Saio honekin, zenbait helburu lortu nahi dira. Alde batetik, Eguzki sistema zenbait kontzeptu barneratzea; eguzkia eta planeten arteko desberdintasunak, haien arteko lotura, planeten ezaugarriak (egiten duten mugimendu motak eta berez dituzten ezaugarri fisikoak). Beste aldetik,  besteak onartzea eta errespetatzearen baloreak landu nahi dira.

Saio honek lau jarduera desberdin izango ditu, eta bataz beste 30 minutuko iraupena izango du.

1.JARDUERA

Hasteko, “galdera-erantzunaren” jarduera egongo da, 3-4 minutuko iraupenarekin. Honetan, 4-5 urteko gelan sartzean umeen aurrean aurkezpen txiki bat egongo da nire aldetik, eta, ondoren, haien aurrezagutzak zeintzuk diren jakiteko eta gaian murgiltzen joateko asmoarekin, zenbait galdera egingo dizkiet. Adibidez: Noizbait espazioan egon zarete?, espazioan zer aurkitu ahal dugu?, eguzkia zer da?, zenbat planeta daude gure sisteman?, zeintzuk dira?, noren inguruan biratzen dute?.

Behin galdera hauek eginda eta haurrek dakiten guztia azaleratu eta gero, bigarren jarduera hasiko da.

 2.JARDUERA

Bigarren jarduerarako, hurrengo materiala behar da; mahaia bat, izara zuri edo beltza bat eta txotxongiloak. Mahaiaren atzean jarri eta gero, haurrei hurrengo istoria kontatuko zaie. Jarduera honen iraupena 15 minutukoa izango da gutxi gora behera.

Espazioan milaka eta milaka izar distiratsu daude eta egunero haien artean jolasten eta dantzatzen dute. Espazioko izar guztiak berdinak dira; txikiak, distiratsuak eta ederrak. Denak bat izan ezik, Eguzkia. Eguzkia, izarren artean handiena, distiratsuena eta desberdina da. Horregatik, espazioko izar guztiek berataz barre egiten dute, hau esanez: “ze potolo zauden, ze itxusia zaren, hain beste distira daukazu non pailazo baten antza duzu…” Izarrek, Eguzkia baztertzen zuten desberdina izateagatik eta Eguzkia negarrez hasi zen bakarrik eta lagunik gabe ikusi zuelako bere burua.

-Eguzkia: Ez ditut lagunik, denek uzte dute arraroa naizela eta horregatik ez naute maite. Galaxia, herri honetatik lehen baino lehen joan beharko naiz, hemen bakarrik nago.

(Eguzkia beste galaxia batzuetatik joan zen galdetzeko ea norbaitek bere laguna izan nahi bazuen).

-Eguzkia: Kaixo, nire izena Eguzkia da, berria naiz galaxia honetan baina gustatuko litzaidake hemen lagunak egitea.

-Galaxia: Ez daukagu lekurik, barkatu.

-Eguzkia: Kaixo….

-Galaxia2: Oso handia zara, ez zara sartzen gure galaxian.

(Inork ez zion kasu egin desberdina zelako eta galaxia guztietatik bota zuten.  Ibiltzen eta ibiltzen, azkenean kolorez betetako galazia batera iritzi zen, eta bertan berriro galdetu zuen…)

-Eguzkia: Kaixo, Eguzkia naiz utzi ahal didazue zuen galaxian bizitzen, ez ditut lagunak eta ez dakit nora joan.

(inork ez zion erantzuten eta eguzkiak ez zuen inor ikusten)

-Eguzkia: Kaixo? Ba ahal dabil norbait hortik?, Kaixo?

(Ba patean planeta txiki bat urbildu zitzaion. Oso planeta ederra zen, distiratsua eta borobil borobila.)

-Merkurio: Kaixo, ni Merkurio planeta naiz, planetarik politena, eta bi gauza gustatzen zaizkit pilo bat; purpurina eta beroa. Alaaaaa eta zuk bero itzela ematen duzu, ze guayyyyy. Ukitu ahal zaitut?

– Eguzkia: (Lotsatuta) Bai, noski.

-Merkurio: Alaaaa ze gustura nabilen zure ondoan…

(Bitartean bigarren planeta agertu zen)

-Venus: Ejemm. Kaixo, ni Venus planeta naiz, eta zuk nor zara? (Eguzkiari begira)

-Merkurio: Hau Eguzkia da, nire laguna.

-Eguzkia: (poz-pozik) Bai? Zure laguna naiz?

-Merkurio: Noski baietz polit hori.

– Venus: Aizu! Zenbat bero ematen duzun ezta?, hurbildu naiteke?, beroa izugarri gustatzen zait.

-Eguzkia: Noski jajaja

-Merkurio: eeee baina nire atzean, ni izan naiz lehenengoa aurkitzen altxor hau.

(Bi planetak urruntzen joan ziren eta bidetik Lurra agertu zen abesten.)

-Lurra: “baby sark tuturuturu, baby sark tutururutu”. Kaixo, nor zara.

-Eguzkia: Eguzkia naiz, izar bat eta berria naiz hemen.

-Lurra: Ederto! Ni, Lurra planeta naiz, hirugarren planeta eta nahi baduzu batera joan gaitezke nire amona Marteren etxera, gailetak prestatuta ditu.

(Eguzkia, oso pozik, baietz esan zion, eta ez zuen sinesten hain onartua izatea galaxia horretan, denak maite zuten eta hori pila bat gustatu zitzaion. Biak, amona Marteren etxera joan ziren eta bidetik hau hitz egin zuten bi lagunek.)

-Lurra: Nire amama Marte ezagutu aurretik jakin behar duzu oso zaharra dela eta ez zaiola beroa asko gustatzen. Baina ez kezkatu oso pertsona ona da baina ez da hurbilduko zugana ni beste.

-Eguzkia: Lasai ez kezkatu, ulertzen dut, nik bero gehiegi ematen dut.

-Marte: Kaixo, umeak, zer moduz eguna? Ondo espero.

-Lurra: Begira amona hau nire laguna Eguzkia da.

-Marte: Ze polita eta distiratsua zure laguna, bai.

-Eguzkia: Eskerrik asko amona Marte. Aizue! Ikusi duzue hori?, zer izan da? Hain azkar pasatu da ez dudala ikusi.

-Marte: Lasai, Jupiter izango da, nire semea, korrika egitea asko gustatzen zaio, oso azkarra da.

Jupiter: (korrika pasatzen) Kaixo. Nor. Zara. Zu.

-Eguzkia: Ni, ehh Eguzk… (gelditzen da ikustean Jupiter alde egin zuela). Hau bai planeta bitxia.

-Lurra: Bai, denok gara desberdinak baina elkar mate dugu.

-Eguzkia: Ze sorte ona daukazue, nik natorren lekutik inork ez nau maite.

-Lurra: Zergatik?

-Eguzkia: Arraroa naizela diote, eta nitaz barre egiten dira.

-Marte: Arraroa edo desberdina izatean gauzarik politena da, hemen ez dugu inor baztertzen. Bakoitza den modukoa da eta listo.

-Lurra: etorri, eramango zaitut Saturno eta Urano anaiak ikustera. Haiek bai desberdinak direla, bi eraztun dituzte kanpotik. Saturno, Urano, non zaudete? (Lurra eszenatik ateratzen da).

-Eguzkia: (bere kolkorako) ai ama hori da Saturno?, ze ederra den, uzte dut maitemindu naizela. Kaixo, Eguzkia naiz.

-Saturno: (Bere kolkorako) uouuu hori bai planeta polita, baina bero gehiegi ematen du, hemendik hitz egingo diot. Kaixo, Ni Saturno naiz, zu zer motatako planeta zara?

-Eguzkia: (ozen hitz egiten). Ez naiz planeta bat, izar bat baizik.

-Saturno: inoiz ez dut ikusi zu besalako izar hain politik.

-Eguzkia: Zu bai zarela planetarik politena

(Biak pixkanaka-pixkanaka hurbiltzen hasten dira muxu bat emateko eta ba patean Urano ateratzen da haien erdian).

-Urano: Aizu!!! Ze demontre uste duzu egiten zaudela. Eguzkia oso izar beroa da eta asko hurbiltzen bazara mina egingo zaitu.

-Saturno: Badakit, baina maiteminduta nago.

-Urano: ai ene Saturno, planeta oso hotzak gara eta gehiegi hurbiltzen  bagara urtuta bukatuko dugu. Gainera, gure aita Neptuno bronka botako digu.

Saturno: Berdin zait Urano, bere bila joango naiz eta sentitzen dudan guztia esango diot.

-Urano: Egin nahi duzuna, abisatuta zaude Saturno, ez zara ume txikia.

(Saturno, Eguzkia bilatzera joan zen eta bidetik aitarekin topo egin zuen).

-Neptuno: Nora zoaz seme?

-Saturno: Eguzkia bilatzera aita, maiteminduta nago.

-Neptuno: Badakizu ezin zarela asko hurbildu ezta, planeta hotzak gara eta bera izar oso beroa.

-Saturno: Bai, badakit.

(Saturno, Eguzkia bilatzera joan zen)

-Saturno: (oihuka) Eguzkia, non zaude?

-Eguzkia: (oihuka eta izkutatuta) hemen nago?

-Saturno: hemen non? Ez zaitut ikusten!!

-Eguzkia: Ezin zaitut ikusi Saturno, Lurrak esan dit mina egin ahal dizudala, eta ez dut nahi hori gertatzea.

-Saturno: Ez nauzu minik egingo, fida zaitez, kontu handiz ibiliko naiz. Atera mesedez.

(Eguzkia ateratzen da eta biak hurbiltzen hasten dira ikutzeko asmoarekin. Batera daudenean, Saturno minaren minez aldentzen da)

-Eguzkia: Barkatu, barkatu, Saturno ez nizun minik egin nahi. Barkatuko didazu?

-Saturno: Lasai nire errua izan da. Egin dezaket zerbait zuk pozik egoteko?

(Eguzkia pentsatzen)

Eguzkia: Asko gustatuko litzaidake zuen galaxian bizitzen egotea eta nahi izanez gero gustatuko litzaidake zuen galaxiako planeta guztiak nire inguruan dantza egitea. Horrekin oso pozik egongo nintzateke egunero.

-Saturno: Hori eginda dago nire Eguzki polita, planetak deituko ditut. Merkurio, Venus, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno atera mesedez.

(Musika jarrita, planeta guztiak eguzkiaren inguruan hasi ziren dantzan banan banan).

3.JARDUERA

3.jarduera hau, bigarrenaren jarraipena bat da. Hau da, historioan murgilduta daudela aprobetxatuz, umeei planeta bana emango zaie. Berriz, planeta eskuan ez daukatenak izarrak izango dira. Alde batetik, planetak ilara batean jarriko dira gelako alde batean ordenean. Bestalde, izarrak jesarrita egongo dira. Gainera, gelaren erdialdean irakaslea egongo da eguzkiaren txontxongiloarekin.

Ondoren, Ene kantaren “Planetak ikastera” abestia jarriko da, eta izarrak planetak banan-banan deituko dituzte Eguzkiaren inguruan dantzatzeko. Abestia aurrera doan bidean, planeta guztiak eguzkiaren inguruan dantzan egongo dira. Eta, denak ateratzen direnean, zarrak, baita, dantzatzen ateratzeko esango zaie. Azkenean, gela guztia Eguzkiaren inguruan dantzan ibiliko da. Beraz, esan daiteke, jarduera honen iraupena 7 minutukoa izango dela.

4.JARDUERA

Aurreko jarduera bukatzean, ume guztiak haien betiko lekuetan jesarriko dira eta gertatu denari buruz hitz egingo dute elkarrekin, zenbait galdera eragileren laguntzarekin, 3-4 minutu inguru. Zer da gehien gustatu zaizuena?, planetek oihuka egin dutenean beldurtu zarete?, nola ikusi duzue eguzkia hasieran?, eta bukaeran?.

Gainera, balorazio dinamiko bat egingo da; “Semaforoaren balorazioa”. Asko gustatu bazaie, eskua gora altxatuko dute, erdi gustatu bazaie eskua erdian luzatuko dute, eta ez bazaie gustatu eskua beherantz jarriko dute. Azkenik, norbaitek bere hitzekin espresatu nahi bada, aukera izango du.

PAULAREN AMETSA SAIOA (4-5urte)

Saio honen helburua norberaren trebetasunetan sinestea da. Baita, lagunen ametsak errespetatzea eta horiek animatzea, inor gutxietxi gabe.

1.JARDUERA

Saio honek, hiru jarduera izango ditu, guztira 23 minutu inguruko saioa osatuz. Lehenengo jarduera, 15 minurtu iraungo ditu gutxi gora behera. Honetan, txontxongiloekin Paula neskaren historio bat kontatuko zaie.

(Paula 6 urteko neska oso polita da, asko gustatzen zaio bere logelan abestea eta bere ametsa jendearen aurrean abestea da. Txiki txikitatik amestu du jendearen aurrean abestiren bat abesteko gai izatea. Baina,  Paularen lagunak eta familia ez diote erraz jartzen amets hori lortzeko bidea).

-Ama: Paula, oso txikia zara jendearen aurrean abesteko. (Amak sukaldetik esaten zion).

Laguna: zuk ez dakizu abesten Paula, hori garrazi egitea da bakarrik.

-Laguna1: Nor zarela uste duzu? 6 urte dituzu ez 12, ez zara gai jendearen aurrean abesteko. (Lagunek esaten zioten).

-Paula: Badakit txikia naizela, baina abestea gustatzen zait eta oso zoriontsu nabil abesterakoan.

(Egun batean, paula kaletik zebilela pertsona bat ikusi zuen kartel batekin ahoan).

-Paula: Kaixo, zer jartzen du kartelean?

-Ezezaguna: Bihar, abesti txapelketa bat egongo dela.

-Paula: Non izango da hori?

-Ezezaguna: Altzaga ikastolan

-Paula: Eta, jendea egongo da begira?

-Ezezaguna: Noski!, Altzagako umeak begira egongo dira.

-Paula: ai ama zelako lotsa, beno, eskerrik asko, ikusiko gara.

-Ezezaguna: Agur!

Pula, kalearen erdian pozaren pozez ohiuka hasi zen.

-Paula: aahhhhh, ai ama, ai ama!. Jendearen aurrean abesteko aukera izango dut. Jo baina zelako lotsa, ez dakit kapaza izango naizen jendearen aurrean abesteko. Eta ez banaiz kapaza?, eta ahots gabe geratzen banaiz?, eta jendea nitaz barre egiten bada?, eta botaka egiten badut?.

Anton: Kaixo!

(Paula mutu geratzen da ezezagunaren aurrean)

-Anton: Kiaxo, Anton naiz. Ikusi zaitut urduri eta zuregana urbildu naiz. Besarkada bat nahi?

-Paula: Ammm, vale.

(Biak besarkatzen dira)

-Anton: Hobeto?

-Paula: Bai, askoz hobeto, eskerrik asko.

-Anton: Aixu, badakizu bihar Altzagan abesti txapelketa bat egongo dela?, ez da flipantea?.

-Paula: Bai, flipantea. Baina, ez dut uste joango naizenik.

-Anton: Zergatik?

-Paula: nire familia eta lagunak esaten didate gaizki abesten dudala, oso txikia naizela horretan eta ez dudala inoiz txapelketa bat irabaziko.

-Anton: Baina zuri gustatzen zaizu abestea ezta?

-Paula: Bai

-Anton: eta pozik zaude abesten duzunean?

-Paula: Bai, oso pozik.

-Anton: Ba orduan animatu neska, gaizki edo ondo egitea berdin du, zuri zoriontsu egiten badizu horrek, aurrera.

-Paula: arrazoia daukazu, apuntatuko naiz. Baina zu nirekin zatoz, ez dut nahi bakarrik joan.

-Anton: Ederto, biak batera joango gara eta ikusiko duzu zein ondo pasatuko dugun.

-Paula: Eskerrik asko Anton, bihar arte.

-Anton: Bihar arte Paula.

Txapelketaren eguna iritzi zen, eta bi lagunak Altxaga ikastetxera joan ziren abesteko eta ondo pasatzeko asmoarekin.

-Aurkezlea: kaixo, guztioi eta ongi etorriak Altxagako abesti txapelketara!. Gure artistak oso urduri daude orduan eskatuko dizuet txalo bero bat.

(Paula, oso zoriontsu zegoen, baina eszenatokira igo zenean bere familia eta lagunak ikusi zituen publikoan jesarrita eta oso urduri jartzen hasi zen)

-Paula: (geldirik hitzik esan ezinik) eh, a.

-Anton: (alde batean, baxu esaten) Paula zuk ahal duzu, naska, ez izan lotzarik.

Paulari ez zitzaion hitzik ateratzen eta Anton eszenatokira igo zen Paulari laguntzeko.

-Anton: Paula, begiratu niri. Ondo pasatuko dugu eta batera abestuko dugu. Ados?

-Paula: Ados, Anton.

(Biak abesten hasi ziren eta bukatzerakoan muxu bat eman ziren)

Anton: Paula zure ametsa lortu duzu!

-Paula: egia da Anton, ez dakizu ze zoriontsu naizen oraintxe bertan. Gehien gustatzen zaidana aegitera ahuzartu naiz.

-Aurkezlea: Beno Beno, telefonoz esan didate nor izan den txapelketaren irabazlea. Eta txapelketa honen irabazlea izan da… Juanita Riskita, txalo bero bat.

-Juanita: Eskerrik asko guztioi benetan.

-Paula: zorionak Juanita oso ondo egin duzu.

-Juanita: berdin polita. Ondo izan.

(Paula ez zuen txapelketa irabazi, baina ez zitzaion inporta, berak oso ondo pasatu zuelako eta bere ametsa lortu zuelako. Gainera, hortik aurrera, bere familia eta lagunak haien aurrean abesteko askotan eskatzen zioten).

2.JARDUERA

Bigarren jarduera 2-3 minutu inguruko iraupena izango du. Honetan, haurrei galdera bat egingo zaie: “Zuei zer gustatzen zaizue egitea?”. Galdera hau, haiekin bilduta egingo zaie lurrean jesarrita, erosotasuna eta hurbiltasuna lortzeko. Ondoren, erantzunen arabera jarduera luzatu edo laburtu daiteke.

3.JARDUERA

Saioarekin bukatzeko, aurreko elkarrizketa txikia bukatzean, txotxongiloak aterako ditugu borobilaren erdian eta haurrak haiekin jolasten hasiko dira. Txandak errespetu behar dituzte guztiek jolastu ahal izateko, eta denek txotxongilo guztiak ukitzeko aukera izateko.

 

DORRE MAGIKOA SAIOA (4-5 URTE)

Saio honetan, haurrek Emozioak lantzeko aukera izango dute. Horregatik, saio honen helburua; emozio desberdinak identifikatzen jakitea, eta bakoitzak gugan daukaten eragina lantzea da.

1.JARDUERA

Saio hau, bataz beste 35 minutuko iraupena izango du. Lehenengo jardueran, haurrei istorio bat kontatuko zaie ukelele baten laguntzaz, 15 minutu inguru. Bitartean, atzetik txotxongiloak agertzen joango dira.

Hasteko, ni ukelelearekin aulki batean eserita egongo naiz zuriz jantzita eta ilea motots batean bilduta. Jarduera honetarako, garrantzitsua da eramaten den arropa. Izan ere, nire gorputza mendi magikoa izango da eta nire mototsa, berriz, mendiko punta.

Ondoren, ukelelearekin melodia bat jo bitartean istorioa kontatzen hasiko naiz.

Aspaldi, herri txiki-txiki batean, mendi zuri oso altu bat zegoen. Mendi horri mendi magikoa deitzen zioten herriko pertsona guztiak, eta badakizue zergatik?. Jada, esaten zen mendiaren puntara igotzea lortzen zuen oro, jaistean super botereak zituen. Baina, ez zen gauza erraza mendi horren puntara heltzea, izan ere, jende gutxik lortzen zuen mendira igotzea, inguruan izaki argidunak bizi baitziren.

Lehenik eta behin, izaki gorria zegoen. Norbaiti ukitzen zuenean garrasika eta aldarte txarrez hasten zen pertsona hori, eta, horren ondorioz, mendia gorago luzatzen zen, eta ezinezkoa zen bertara iriztea (Aulkitik altxatu eta horren gainean jarri).

Baita, izaki beltza mendian bizi zen. Norbaitek hura ukitzen zuenean, nazkaz gaixorik jartzen hasten zen. Gainera, mendia ere urruntzen hasten zen eta ezinezkoa zen bertara heltzea. (Urruntzen hasten naiz.

Izaki urdina ere bertan bizi zen. Izaki hau ukitzen zuenak hain triste jartzen zen, non ez baitzuen mendian gora joateko indarrik. Mendia baita negarrez hasten zen eta malkoek uzten zituzten erreken ondorioz, ezinezkoa zen gora heltzea.

Azkenekoa izaki berdea zen, pozaren izakia ere deitzen zitzaiona. Mendia bizi zen izakirik politena, berde-berdea. Hau ukituz gero, jendea gogoz eta ilusioz igotzen zuten mendia. Gainera, mendiak baita, izaki hau ukitzean guztiz zoriontsu jartzen zen eta bidea errazten zuen.

Horregatik, askok saiatzen ziren izaki berdea ukitzen, baina ez zen batere zaila, izaki hori oso azkarra baitzen.

Egun batean, 8 urteko mutiko batek, Peter izenekoa, oso abenturazalea zen, eta mendi magikoaren goraino iritsi nahi izan zuen.

-Peter: Aita ama, banoa mendi magikora, bihar bueltan nauzue.

Ama: Lasatana, ez joan horra, guztiz arriskutsua da.

-Aita: Bai, gainera, oso pertsona gutxik lortzen dute horra heltzea, eta zu oso txikia zara.

Peter: Badakit-badakit, baina kontu handiz ibiliko naiz eta gora heltze lortzen ez badut, lasai etxera itzuliko naizela. Ados?

-Ama: Beno, baina kontu handia izan, mesedez.

Peter, mendi magikora gogo handiz abiatu zen eta mendian gora zihoala,  zenbait izakirekin topo egin zuen. Hasteko, izaki gorriarekin topo egin zuen, hura ukitu eta haserre bizian jarri zen Peter, oso umore txarrez jarri zen, eta berarekin batera mendiak ere. Horregatik, mendi magikoa luzatzen joan zen eta Peter ezin izan zuen gehiago ibili. Ondoren, izaki beltzarekin topo egin zuen, hura ukitu eta nazkaren nazkaz mendia urrun joan zen. Geroago, izaki urdina agertu zen. Peter, apurka-apurka berarengana hurbildu zen jakiteko zer egiten zuen eta… Pum! Biak negarrez hasi ziren. Hain triste zeuden biak, non Peterrek ez zituen indarrik mendi hori igotzeko, beraz lurrean geratu zen.

(Bitartean, Peterrek onomatopeiak edo esaldi laburrak inprobisatzen ditu).

Peter oso triste zegoen, goraino iristea oso zaila zela ikusten zuelako. Baina, bat-batean bere aurretik azkar-azkar izaki berde bat barreka pasatu zitzaion. Peter, beraren atzetik korrika hasi zen eta hura ukitu zuen. Behin harrapatuta, Peterrek indar gehiago zuen mendian gora igotzeko, eta beste izaki guztiak saihesten hasi zen, mendiko puntaraino iristea lortu zuen arte.

Peter oso pozik jarri zen mendia igo zuela konturatzean. Behin hor egonda, Peterrek mendiko izaki guztiak kontrolatzeko ahalmen handia lortu zuen. Hasteko, izaki gorria hartu zuen eta hegan joateko esan zion. Ondoren, izaki beltza hartu eta beste leku batera joateko agindu zion. Urdinari ezkutatzeko agindu zion, eta berdeari betiko eutsi zion.

2.JARDUERA

Lehenengo jarduera bukatzean, haurrengana hurbildu eta txotxongilo izakiak banan-banan aterako dira. Ateratzen diren bakoitzean hurrengo galdera egingo zaie; zer egiten du izaki hau?. Ondoren, umeak aurrean duten izakiaren emozioa antzezten hasiko dira eta “hobeto” egiten duenari emango zaio txotxongiloa. Horrela txotxongilo guztiak banatu arte.

Geroago, esango zaie eskuan daukaten txotxongiloaren emozioa egin beharko dutela, eta, bukatzean beste batekin trukatu beharko dituzte izakiak. Modu horretan, haurrak emozio desberdinetatik pasatzen hasiko dira eta identifikatzen hasiko dira oinarrizko lau emozioak.

Gutxi gora behera, jarduera hau 10 minutu iraungo ditu. Ez da mugarik egongo, haien artean jolasten utzi behar zaie emozio guztiak barneratzeko asmoarekin.

3.JARDUERA

Bukatzeko, haurrak aurretik bizi izandakoa orri zuri batean marraztuko dute mugarik gabe. Haiek sentitu, ulertu, interpretatu edo gehien gustatu zaiena marraztuko dute orrian.

 

LISA ETA BERE TXIMINOA SAIOA (2URTE)

Azkeneko saio hau, 21 minutukoa da gutxi gora behera. Besteekin konparatuz, minutu gutxiagoko iraupena du, 2 urteko haurrak kontzentratzeko duten ahalmena gutxiagoa baita. Hala eta guztiz ere, baliagarria egin daiteke txotxongiloekin egindako saio laburra.

Saio honen helburuak; talde lana sustatzea eta elkar banatzearen kontzeptua lantzea dira.

1.JARDUERA

Lehenengo jarduera, “sarrera” edo “ongi etorria” deitzen zaio, eta honen iraupena 4 minutukoa da. Honetan, haurrengana hurbiltzea izango da lehenengo urratsa. Haiekin hitz egitea, eta gela batzen lagunduko zaie, estimulu gehiegi ez egoteko antzerkia egiten den bitartean. Azkenik, sorpresa bat daukadala haientzat esango diet harridura eta motibazioa lortzeko bigarren jarduerarako.

2.JARDUERA

Bigarren jarduera 12 minutukoa izango da gutxi gora behera, eta, honetan txontxongiloekin “Lisa eta bere tximinoaren istorioa antzeztua izango da.

-Narratzailea: (lehenengo txotxongiloa ateratzen) Hau Lisa da, nire laguna. Agurtuko dugu Lisa kaixo esanez?. Kaixo, Lisa.

Lisa oso neska alaia da, beti abesten eta dantzatzen dago (Lisa abesten hasten da). Gaua heltzen denean, Lisa bere tximinoarekin doa beti ohera (tximinoa apurka-apurka ateratzen doa). Lisa asko maite du bere tximinoa eta beti berari besarkatuta lo egiten du.

Atzo gauean, Lisa lotan zegoen bitartean, Txomin bere anaia logelan agertu zitzaion (bigarren txotxongiloa agertzen da) eta hurrengoa esan zuen.

-Txomin: Hor dago Lisaren tximinoa. Gaur nirea izango da, eta horretarako eskuetatik kenduko diot.

(Txomin Lisarengana hurbiltzen da isiltasun handiz, eta oso astiro tximinoa gainetik kentzen dio).

-Txomin: jajajaj, behingoz nirea da tximinoa, orain Lisak ez du edukiko bere panpina lo egiteko. (Tximinoa leku altu batean jartzen du). Hemen jarriko dut panpina, horrela Lisa ez du aurkituko.

-Narratzalea: Hurrengo egunean, Lisa esnatu zen eta kezkatuta bere tximinoaren bila hasi zen. Oso triste jarri zen ez zuelako inondik aurkitzen. Horregatik galdezka hasi zen.

-Lisa: (umeei galdetzen) kaixo!, ikusi duzue nire tximinoa?

-Narratzailea: Lisa oso txikia da eta altu dauden lekuak ez ditu ikusten, baina, lagundu ahal diogu Lisari aurkitzen bere Panpina. Zuek ikusten duzue?

-Narratzailea: Begira lisa zure tximinoa hor goian dago.

-Lisa: Baina ni oso txikia naiz, ez naiz heltzen horra.

-Narratzailea: ai ama egia da, oso txikia da. Zer egin dezake Lisak hazteko?

-Narratzailea: Agian zerbait jaten badu hasiko da (jaten eman).

-Lisa: am am am am… Orain altuagoa naiz, baina jarraitzen dut heldu gabe.

-Narratzailea: zer gehiago egin dezakegu lisa hazteko?. Badakit!, nahi duzue Lisari lagundu jostailuzko dorre bat egilez?. Nork ekarriko dio jostailu bat?

(Umeak jostailuak ekartzen joango dira eta dorre bat osatzen joango da. Ondoren Elisa bere tximinoa hartuko du)

-Lisa: Eskerrik asko denoi, ni bakarrik ezin izango nuke nire tximinoa hartu, baina zuek lagundu didazue.

(Txomin eszenan agertzen da)

-Txomin: Ez da zure tximino, da nirea (tximinoa ertz batetik hartzen du)

-Lisa: Ez da zurea, nirea baizik. Zuk lapurtu didazu (tximinoa beste ertzetik artzen du).

(Bi anaiak borrokan hasten dira tximinoagatik eta, azkenean, tximinoa lurrera jausten da. Biak mutu geratzen dira segundo batzuetan).

-Lisa: Ideia bat daukat, Txomin. Egun batean zurea izango da tximinoa eta beste egun batean zurea. Adoz?

-Txomin: Ez, nirea izango da beti.

-Lisa: Orduan ez dago traturik.

-Txomin: ongi da!, baina gaur nirea da.

-Lisa: Ederto, eta bihar nirea.

(Biak eszenatik joaten dira).

3.JARDUERA

Azkeneko jarduera hau, 5 minutukoa izango da. Honetan, umeengana hurbildu eta hurrengo galdera egingo zaie:

-Lisa pixka bat triste dago, gaur bere lehenengo gaua izango delako bere tximinoa gabe. Norbaitek emango dio Lisari muxu bat zoriontsu jartzeko?.

Umeak, modu boluntario atean, banan-banan Lisarengana urbilduko dira eta muxu bat emango diote. Muxu bakoitzarekin Lisa erreakzio positibo bat izango du, adibidez; “ai zelako muxu goxoa”, edo “eskerrik asko polita”…

Azkenik, umeei hiru txotxongiloak emango zaizkie, eta haien artean elkarbanatuz elkarrekin jolastuko dute.

2.4. NARRAZIO ENDOGRAFIKOAK

10/11/2022

Gaur, Claret Askartza ikastolara joan naiz txotxongiloekin nire antzerkia egitera. Claret Askartza, nire ikastola izan da haurtzarotik nerabezarora arte, horregatik instalazioak ezagutzeaz gain, irakasleak ezagutzen ditut. Gainera, eskolarekin lotuta dagoen proiektu batean lan egiten dut; Dimako baserri eskolan. Horregatik, Askartzan sartzen naizenean etxean bezala sentitzen naiz, eroso eta seguru.

Gaur goizean, Askartzara hurbildu aurretik, aldaketa batzuk egin ditut txotxongiloen ikuskizuna egiteko moduan (NE.10/11/2022. 1). Jada, ispilu aurrean txotxongiloekin frogak egiten hasi naizenean, arazo batzuk ikusi ditu. Alde batetik, sesio honetan erabiliko nituen txotxongiloak oso mugatuak dira; makilak direlako eta ez daukatelako inolako mugimendurik edo espresiorik. Beraz, haiekin esperimentatzen egon naizenean, konturatu naiz prestatuta nuena ez zela nahikoa. Izan ere, txotxongiloek emozioak transmititzea nahi nuen eta nire ahotsarekin bakarrik ez zuten nik nahi nuena erakusten edo azaleratzen. Orduan, pentsatu dut ideia ona izango zela nire aurpegia antzerkiaren parte garrantzitsua izatea. Horrekin, ispiluan ikusten nuen emozioak eta gertaerak indar handiagoa zutela. Beraz, esan daiteke, azkeneko momentuan aurretik nuen ideia guztiz alatu dudala. Ala eta guztiz era, aldaketa horri esker, seguruago abiatu naiz ikastolara (NE.10/11/2022. 2) .

Eskolarako bidean, nahiko trankil egon naiz, izan ere, ni nahiko neska lasaia naiz eta ez nahiz urduri jartzen (NE.10/11/2022. 3). Askartzara heltzean andereñoak agurtu ditut eta haiekin hitz egiten egon naiz klase desberdinetatik, giroan sartzeko asmoarekin eta ezagunak nituen pertsonak agurtzeko asmoarekin. Antzerkia egingo nuen bost urteko gelara heldu naizenean oso pozik jarri naiz, eta ez dakit ondo zergatik. Beti gertatzen zait gela batean sartzen naizenean, eta umeen aurpegiak ikusten ditudanean, irribarretsu jartzen naiz. Andereñoa besarkada batekin agurtu nau eta umeak pozik jarri dira ni ikustean, edo nor daki, beharbada irakasleak eta nik elkarri emandako besarkadagatik pozik zeuden.

Denak lasaitu direnean, andereñoak haurren aurrean aurkeztu dit eta momentu horretan ume batzuk ezagutu egin didate. Jada, batzuen monitorea izan nintzen udako kanpamendu kreatibo batzuetan. Andereño hitz egiten bukatu zuenean, ni haurrekin hitz egiten hasi naiz, ez bakarrik haiek nigan konfiantza izateko, baita, ni haiekin konfiantza nabaritzeko eta giroan edo atmosferan sartzen joateko (NE.10/11/2022. 4). 2 minutu behar izan ditut etxean bezala sentitzeko, eta haien arreta nuela sentitu dudanean gauzak prestatzen hasi naiz, galderak egiten nien bitartean.

Hasteko, denak niri begira jarri ditu leku zehatz batean, antzerkia aurrez-urre ondo ikusteko. Ondoren, eta mahaian prestatu beharrekoa antolatu bitartean haiekin hitz egiten egon naiz, espazioari buruz zituzten aurre ideiei buruz. Egia esan, nik uste baino gauza gehiago zekiten, eta, horrek, poztu nau, banekielako antzerkiaz gehiago gozatuko zutela.

Antzerkia hasi dudanean gogoz eta konfiantzaz hasi naiz, beti sentitzen dudalako nigan sortzen dudan energia positibo horrek, hobeto ateratzea eragiten duela (NE.10/11/2022. 5). Eta horrela izan da, haurrak oso kontzentratuta ibili dira eta antzerkiaz goxatu dute. Gainera, ez dute antzerkia momentu batean ere ez moztu ezta despistatu. Nire tonu aldaketak, geldiuneak, isiltasun uneak, sorpresak, tentsio momentuak, emozio ezberdinen agerpenak, txotxongiloen mugimendu eta agerpenak… hori guztiak lagundu dit haurrak 15 minutu arretaz entzuteko (NE.10/11/2022. 6).

Antzerkia egiten nengoen bitartean asko gustatu zait ikustea haurren erreakzio desberdinak. Horiei esker informazio asko ateratzen nuelako nire antzerkirako (NE.10/11/2022. 7). Adibidez, ikusten nuenean ume baten aurpegia edo begirada beste  norabide bat hartzen zuela, ni automatikoki; tonua aldatzen nuen, sorpresa bat gehitzen nuen… Beste adibide bat jarriz; antzerkiaren erdian bi pertsonaien artean tentsio momentu bat sortu dut, aurretik haurrak ikusi zutelako nola “Jupiter” “Eguzkia” ikutzean minaren minez oihukatzen hasten zen. Beraz, bigarren aldiz egin dudanean, haurrek bazekiten zer gertatuko zen eta itzeleko tentsio giroan sartuta egon dira. Batzuek, aurpegia bi eskuekin tapatzen zuten, beste batzuk eskuekin ezetz ezaten hasi dira, gainerakoak oihuka hasi dira beldurraren beldurrez. Momentu zoragarria izan da hori, ikustea haurrak historian hain sartuta zeudela indar positiboak eman dizkit.

Nik, adibidez, gehien baloratzen eta eskertzen dudana haurrek eskaintzen didaten erreakzioa, feedbacka da. Nire ustez, naturala eta beharrezkoa da aurrean dituzten estimuei erreakzionatzea, horrek, garatzea eta emozio eta sentimendu berriak sentitzea eragiten baitie. Horregatik, ez zait asko gustatu irakasleak isiltzeko edo ondo esertzeko agindu dienean haientzat naturala izan den jarrera batekin erreakzionatu dutenean. Haur batzuk, hunkiturik edo zerbaitek harritzen zituenean, aulkitik altxatzen ziren bote bat emanez eta beren gorputza luzatzen zuten. Beste batzuek, berriz, oihu egin eta lagunari heltzen zioten besarkada bat emanez, eta beste batzuek, aho batez sentitzen zutena hitzekin esaten zuten. Erreakzio horiek oso ederrak dira nire ustez, eta ez zait gustatu irakasleak haien erreakzioak mugatzea. Badakit, jarrerak saindu behar direla gelan, baina, gustatuko litzaidake sentitzen zuten guztia askatasun osoz adieraztea, eta ikustea nola ni neu gai nintzen haiek berriro erakartzea. Hori bai izango zela erronka polita.

Antzerkia bukatu nuenean, saioaren azkeneko jarduera martxan jarri nuen. Zortzi ume atera nituen eta bakoitzari planeta (txotxongilo) bat eman nion. Momentu horretan, jesarrita zeuden umeen tristura aurpegia ikustean, konturatu nintzen haiek baita nahiko zutela jardueran parte hartzea. Orduan, segundo batzuetan pentsatzen jarri nintzen eta ideia bat izan nuen; jesarrita zeuden umeak, izarrak izango ziren eta haiek izango ziren planetak sartzeko aginduko zutenak. Gainera, azkenean, bai izarrak bai planetak eguzkiaren inguruan dantzatzera gonbidatu nituen. Dantza momentu hori oso berezia izan zen niretzat; ikustea haur guztiak nik sortutako jarduera batekin ondo pasatzen zutela, oso alai jarri ninduen. Azkenean, ni haiekin dantzatzen hasi nintzen eta gela guztia energia positibo batean murgildu zen.

Saioa bukatu zenean, umeak berriro jesarri ziren galdetu nien eta ea gustatu zitzaien galdetu nien. Oso erantzun politak eta egiazkoak entzun nituen, adibidez: “infinito gustatu zait”, “me ha super encantado”, “asko dibertitu naiz”. Nire aldetik, esan nien, baita ere, zein pozik eta gustura egon nintzen haiekin.

Gelatik joaterakoan, ume batzuk ni besarkatzen hasi ziren atearen ondoan. Momentu horretan pertsonarik zoriontsuena izan zintzen eta gela horretara behin eta berriro joateko gogoak izan nituen (NE.10/11/2022. 8).

16/11/2022

Gaur, Erandioko ikastolara (Altzaga) joan naiz 4 urteko zenbait geletan txotxongiloen Saioa egitera. Gaurkoan, laguntza batekin etorri naiz ikastolara, izan ere, prestatuta nuen Saioa nik bakarrik egitea zailagoa izango baizen. Horregatik, nirekin antzerkia ikasten duen lagun baten laguntzarekin egin izan dut saio hau.

Egun hau heldu aurretik, Gaizka, nire lagunarekin geratu izan behar nuen, egingo genuena azaltzeko eta entseiatzeko. Dena 16erako prestatuta geneukan; txotxongiloak, bakoitzak esango zuena, abestia, arropa… Baina, beti bezala eta gure izaera nolakoa den jakinda, gauza azko inprobisatuko genituela bagenekien, eta horrela gertatu zen (NE.16/11/2022. 9).

Eguna heldu zen eta Gaizka eta biok 15 minutu lehenago geratu ginen antzerkia errepasatzeko eta zalantzak argitzeko. 9:00etan ikastolan sartu ginen antzerkia egiteko gogo handiekin. Ondoren, bigarren solairura igo ginen 4 urteko gelak non zeuden ikusteko. Behin solairu egokian egonda, irakasle bat agertu zitzaigun eta modu egokian gure saioa  hiru gelatan egingo genuela azaldu zigun (NE.16/11/2022. 10).

Hasteko, irakasle horren gelan sartu ginen, eta umeak formal-formal gure zain zeuden lurrean jesarrita. Irakasleak esan zigun, gu etorri aurretik haiei azaldu ziela nortzuk ginen eta zer egingo genuen. Horregatik, gelan sartu ginenean aurkezpen oso txikia egin genuen, haien hurbiltasuna sentitzeko eta gelako giroan sartzeko asmoarekin (NE.16/11/2022. 11).

Saioa hasi baino lehen, Gaizka eta biok bi mahai jarri genituen bata bestearen gainean, eta horiek tapatzen nik ekarritako manta zuri bat jarri genuen gainetik. Txotxongilo guztiak prestatu, eta antzerkiarekin hasi ginen. Lehenengo momentutik, haurren arreta izan genuen eta hori aprobetxatuz gure antzerkia modu onean egin zuen (NE.16/11/2022. 12).

Antzerkia aurrera zioan eta mahaien atzetik haurren erreakzioak entzuten genituen. Horri esker, jakin genuen gure istorioa jarraitzen  zeudela (NE.16/11/2022. 13). Gainera, ni, narratzailearen rola artzen nuenean eta burua ateratzen nuenean haiei historia narratzeko, haurrak adi-adi ikusten nituen. Izugarri gustatu zitzaidan haurrak istorioan hain sartuta ikustea eta entzutea.

Bukatzean, haur guztiak txaloka hasi ziren eta poztasuna haien aurpegietan ikusi nuen. Istorioa asko gustatu zitzaiela esan ziguten eta batzuk nagusiak zirenean Paula (protagonista) bezala izan nahi zutela esan ziguten. Ondoren, txotxongiloak haiek ukitzeko eman genituen eta asko gustatu zitzaien. Izan ere, haiekin jolasten hasi ziren eta haien artean interaktuatzen hasi ziren. Bitartean, irakasleak zoriondu gintuen; alde batetik, ez zituelako haur guztiak hain kontzentratuta eta sartuta ikusi inoiz eta, beste aldetik, historiarekin transmititu genituen baloreak oso argi ikusi zituelako. Irakaslearen ebaluazio txiki hori asko gustatu zitzaidan entzutea, saioaren helburua lortu nuelako baieztatu nuelako.

Geroago, beste bi klaseetan egin genuen. Prozesua berdina izan zen, baina aldi berean oso desberdina. Izan ere, ume taldea guztiz desberdina zen gela batean edo bestean eta nabaritu genuen (NE.16/11/2022. 14). Azkeneko klaseko gelan, adibidez, umeak asko parte hartu zuten; txaloak ematen, abesten eta irribarreak botatzen. Bigarren gelako haurrak, berriz, gehiago kostatzen zitzaien parte hartzea. Hala eta guztiz era denak oso ondo sartu ziren antzerkian.

Gure aldetik, esan beharra dago ere, lehenengo antzerkia eta azkenekoa ikusita, azkenekoa hobeto atera zitzaigun. Pixkanaka hobetu ahal ziren zatiak hobetzen genituen eta gure autoestimua baita handitzen joaten zen, antzerkiak egiterakoan. Azkeneko klasean, bikain atera zitzaigun, bada, aurrekoetan gaizki egiten genuena aldatu genuelako eta indar gehiagorekin aurkeztu genuelako.

Hala eta guztiz ere, pozik eta arro ateratzen naiz zaio honetatik; bai irakasleek esandako gauza politengatik, baita haurren aurpegi zoriontsuak ikusteagatik. Hobetzeko gauza asko ateratzen ditut gaurko egunetik, baina baita nabaritzen dut nire autoestimua gora doala pixkanaka-pixkanaka.

17/11/2022

Gaurkoan berriro, Altzagako eskolara abiatu naiz, Gaizka nire laguntzailearekin. Antzerki hau gauzatzeko aurretik ez dugu behar izan prestakuntza gehiegi. Izan ere, narratzailea (ni) istorioa kontatzen dudan bitartean, laguntzaileari zer egin behar duen martxan esaten diot. Beraz, saio guztietatik gehien inprobisatu dena, gaur egin duguna izan da (NE.17/11/2022. 15). Horregatik ez genuen saio hau entseatzeko egunik galdu izan.

Egia esan, eskolara sartu aurretik, Gaizka, pixka bat urduri zegoen, izan ere, ni ez bezala, bera ez zen oso eroso sentitzen umeen aurrean inprobisatzearekin. Horregatik, sartu baino lehen, eskolako parke batera abiatu ginen antzerkia entseiatzeko asmoarekin (NE.17/11/2022. 29).

Frogak egin eta gero, 4-5 urteko gelak zeuden goiko solairura abiatu ginen eta irakasleak oso irribarretsu hurbildu zitzaizkigun (NE.17/11/2022. 16). Irakasleen gelan geundelarik, azaldu ziguten gustatuko litzaiekeela saioa hiru klasetan egitea eta nahi genuenetik hastea.

Lehenengo klasean sartzean, haurrak oso pozik jarri ziren, aurretik irakasleak azaldu baitzien nortzuk ginen eta zer egin behar genuen. Berehala eseri ziren denak lurrean, eta isilik eta oso formalak geratu ziren guri begira.

Gaizkak eta biok oso azkar prestatu genuen dena. Erdian bi mahai jarri genituen, bata bestearen gainean, eta hauek sabana zuri batez estali genituen. Mahaien atzetik, Gaizka eseri eta txotxongiloak ordeenean jarri zituen dena prest egoteko. Nik, berriz, aulki bat hartu nuen, bertan eseri eta ukelelea atera nuen.

Instrumentua atera bezain laster, haurrak txaloka hasi ziren ikustean  «gitarra txikia», haiek deitzen zioten bezala. Haur batzuek eskatu zidaten ukitzea, beste batzuek, berriz,  esan zidaten gurasoek ere bazutela horrelako bat etxean, eta beste batzuek, azaldu zuten Olentzerori ukelelea bezalako bat eskatuko ziotela.

Solasaldi labur horren ondoren, istorioa alde batetik bestera kontatzen hasi nintzen, ikasgelan zegoen espazio guztia erabiliz. Istorioan zehar, ipuinaren emozioak antzeztu nituen; aurpegia, ahotza eta gorputzaren laguntzaz. Asko gustatu zitzaidan emozioek eragindako haurren aurpegi desberdinak ikustea (NE.17/11/2022. 17). Adibidez, negarrez hasi nintzenean, umeen ahoa beherantz luzatzen hasi zela ikusi nuen, edo haietako batzuek aurpegia estaltzen zutela, zer gertatzen zen ikusi nahi izan gabe. Gustatu zitzaidan, baita ere, batzuek nazkaren emozioa adierazten ikustean izan zuten erreakzioa; batzuek sudurra estaltzen zuten, beste batzuek gorputza pixka bat atzera botatzen zuten…

Geroago, txotxongiloak atera ziren mahaiaren atzetik, eta haurrak gero eta gehiago sartzen ziren istorioaren traman. Umeren bat despistatzen ari zela ikusten nuenean;  isiluneak, sorpresak eta tonu aldaketak erabili nituen bere arreta berriro izateko (NE.17/11/2022. 18).

Emanaldia amaitu genuenean haurrak txaloka hasi ziren eta orduan ekin genion bigarren jarduerari. Gaizka, txotxongiloak banan-banan atera zizkidan eta nik honako hau galdetu nien horietako bakoitzarekin: «zer emozio da hau?, nola egiten du?. Haurrek beren keinuak aldatzen hasi ziren, emozio bakoitzak transmititzen zien horren arabera. Batzuek, nik antzerkian jarritako aurpegi berdina jarri zuten, eta beste batzuek beren keinuak egiten zituzten.

Azkenean, txotxongilo guztiak banatu nituen umeen artean. Behin denak banaturik, haurrak txotxongiloak txandakatuz joan ziren, eta pertsonaia/emozio horrek eragiten ziena keinu bihurtzen zuten. Magikoa izan zen une batean zer egitea lortu genuen ikustea, eta oso eskertuta sentitu nintzen ikuskizun hori egin ahal izan nuelako, asko ikasi bainuen.
Hasieran esan dudan bezala, saioa hiru klasetan egin genuen, eta horietako bakoitzean antzerkia modu ezberdinean antzeztu genuen. Antzezpen horietan, inprobisazioak tarte bat eman zidan historia haurren portaeraren eta erreakzioen arabera egokitzeko (NE.17/11/2022. 19). Haur talde bakoitza mundu bat zen, adibidez; sartu ginen azken gelan, portaera disruptiboa zuten bi haur zeuden, eta une jakin batzuetan despistatu egiten ziren eta klasea desbideratzen zuten. Horregatik, antzezpen horretan, istorioa haurren alboan eta haiengandik oso gertu egin nuen. Baita, ozenago hitz egiten nuen, eta sorpresak edo emozioak gehiago esajeratzen nituen, haien arreta bereganatzeko (NE.17/11/2022. 20).

Hiru saioak amaitzean, lehen gelako irakaslea nire bila joan zen eta bere gelako haur batzuek margotutako marrazki batzuk erakutsi zizkidan (NE.17/11/2022. 21). Irakasleak, gu joan ginenean, historiatik ulertu zutena margotzeko esan zien ikasleei, eta irakaslea oso harrituta geratu zen ikasi zuten guztiarekin (NE.17/11/2022. 22). Bestalde, beste bi irakasleak asko gustatu zitzaiela eta istorioa oso originala zela esatera hurbildu zitzaizkigun. Gainera, esan ziguten harrituta zeudela haurrek irudikatzen zituzten emozioekin, oso gutxi landu baitzuten gai hori ikasgelan (NE.17/11/2022. 23).

Azken batean, gaur asko ikasi dut, eta sentitzen dut antzerki bat egiten dudan bakoitzean haurrak pixka bat gehiago ulertzen ditudala, eta hori asko da niretzat.

24/11/2022

Altzaga ikastetxera joaten naizen azken eguna izan da gaur, eta txotxongiloen lanaren azken eguna baita. Goizean gogoz esnatu naiz, eskolara joateko gogo handiz. Gaur, ikastetxeko irakasleen arabera, egunik zailena izango zen, bi urteko ikasgelan antzezpena egin behar bainuen. Irakasleek zailtasuna ikusten zuten horretan , ni erronka polita ikusi dut, bi urteko umeak asko gustatzen baitzaizkit. Nire ustez, jende askok gutxiesten dituzte adin horretako haurren gaitasunak, baina niretzat uste duguna baino ahalmen handiagoa dute, eta pertsonalki asko transmititzen didate.

Egia da adin horretako haurrek zailtasun edo muga gehiago dituztela kontzentratzeko edo kontzeptuak barneratzeko orduan. Gainera, zaila da jakitea zein maila kognitibotan dauden haurrak edo eskola bakoitzeko haurrak. Horregatik, saio honetarako prestatu nuen gidoia oso txikia zen, hau da, kontatu nahi nuen istorioaren eta lortu nahi nituen helburuen oinarri bat egin nuen, eta hortik abiatuta inprobisatu egin nuen gelaren arabera (NE.24/11/2022. 22).

Eskolara sartzean, haur hezkuntzako irakasleek prestatuta zuten gela huts batean saioa egiteko aukera eman zidaten, haurren gelak estimuz beteta baitzeuden: jostailuak, altzairuak, liburuak, marrazkiak… Esan zidaten saioa gela huts horretan egitea errazagoa izango zela, baina nik esan nien nahiago nuela umeen geletara joan (NE.24/11/2022. 23). Alde batetik, erronka gisa ikusi nuelako, adi egon daitezen, nahiz eta estimuz inguratuta egon. Bestalde, gelako jostailuak behar nituen haurrekin egin nahi nituen jardueretako baterako. Beraz, irakasleen baimenarekin klase ezberdinetatik joan nintzen.

Bi urteko lehen gelan sartzean, ezustean harrapatu ninduen txikienen erreakzioak, haietako askok besarkada bat ematera etorri baitziren (NE.24/11/2022. 24). Hain atsegin izan nuen umeen erreakzioa, non haiekin hizketan geratu nintzen gustura,  eta jostailu guztiak biltzen lagundu nien. Geroago, irakasleari lagundu nion haur guztiak esertzen, eta denbora gehiago galdu gabe, nire izara zuria atera nuen mugimendu handiak eginez, magia-trikimailu bat balitz bezala. Une hartan, ume guztiak izara mugimenduari adi zeuden. Orduan, istorioa kontatzen hasteko aprobetxatu nuen, behar nuen guztia jartzen nuen bitartean.

Istorioa kontatzen hasi nintzaionean, konturatu nintzen ezin nuela nagusiagoekin egiten nituen etenaldiak egin, haiek kontzentrazioa azkarrago galtzen baitzuten. Horregatik, istorioa arintzen saiatu nintzen, etenik gabe (NE.24/11/2022. 25). Historian zehar, haur bakoitza mundu bat zela ikusi nuen, denak erabat desberdinak ziren (NE.24/11/2022. 26). Adibidez, batzuk aho zabalik zeuden istorioan sartuta, beste batzuk istorioan gertatzen ari zenari buruzko komentarioak ozenki egiten zituzten, beste batzuk triste ikusten zuten pertsonaiari musu ematera altxatzen ziren… Harritu egin ninduen bi urteko ikasgeletan ikusi nituen ume ezberdinen barietatea eta pertsonalitate anitza.

Gela batean, haur bat negarrez hasi zen «Txomin»  «sarari” tximinoa kendu nionean historian. Negarrez ikustean, pixka bat larritu egin nintzen (NE.24/11/2022. 27), eta galdera asko egiten hasi nintzen nire baitan: egokia da adin honetako umeentzat kontatzen ari naizena?, jarraitu beharko nuke edo istorioa gelditu?, berarengana jo dezaket eta ez dela ezer gertatzen esan?… Azkenean, istorioa pixka bat aldatzea erabaki nuen, haur guztiek gozatzeko aukera izan zezaten. Pixkanaka lortu nuen, eta uste dut denek gozatu zutela ipuinaz.

Bigarren jardueraren azken zatian, Elisari laguntzeko dorre bat eraikitzeko laguntza eskatzean, ez nuen espero haurrek oro har izan zuten erreakzioa. Pentsatzen nuen, Elisari laguntzeko jostailuen bila joateko esaten nienean, denak batera joango zirela eta kaosa izango zela. Baina ez zen hala izan, askori segurtasun falta edo beldurra ematen zien antzerkia egiten ari zen lekura hurbiltzeak, eta horregatik ez ziren asko altxatu. Baina, beste haur batzuek bai altxatu zirela jostailuak ekartzeko, eta, besteak zerbait ona zela ikustean, batzuk animatu egin ziren. Hiru geletako haurrek modu nahiko antzekoan erreakzionatzen zuten jardueraren zati horretan.

Istorioa amaitzean, haiengana urbildu nintzen eta txotxongiloekin jolasten utzi nien. Batzuek ez zituzten hartu nahi izan, eta harrapatzen zituztenek asko kostatzen zitzaien partekatzea. Panpinak partekatu behar zituztela azaldu nien, baina haietako askok ez zuten ulertu.

Saioa bukatzean, haur askok besoak eta hankak hartu zizkidaten, gelatik ez joateko, eta horrek ilusio handia sortu zidan. Era berean, pena handia sentitu nuen, beraiekin egunero egoteko gogoa eman baitzidaten (NE.24/11/2022. 28).

2.5. SISTEMA KATEGORIALA

Beherago dagoen taulan, emaitzen eskema orokorra aztertu daiteke. Geroago, emaitzen atalean horietako bakoitza gehiago azalduko da.

HASI HAURRETIKO SENTIMENDUAK ONGI ETORRIA IRAKASLEAREN ROLA INPROBIZAZIOA HAURREN ARRETA ANIZTASUNA GELAN HAURREN ERREAKZIOAK AGURRAN IZANDAKO SENTIMENDUAK HAURREN MARRAZKIAK
Lasaitasuna Giro egokia Niganako jarrera Beharra Teknikak Moldaketak Hobekuntzak Politak Proposamena
Segurtasuna Konfiantza balorazioa Ziurgabetasuna Ahaleginak Haurren berezitasunak Komunikazio ez-berbala Gogorrak Irakasleen harridura
  Sarrera positiboa   Aldaketa positiboak kontzentrazioa        

 

3.EMAITZAK

3.1. EMAITZEN ZAILKAPENA

Hurrengo orrietan, saioetatik ateratako emaitzak sailkatuta egongo dira taldeka.

3.1.1SENTIMENDUAK HASI AURRETIK

Saioak hasi aurretik, eskoletara joateko bidean sentimendu eta sentsazio desberdinak bizi izan nituen. Alde batetik, saio bakoitza hasi aurretik nahiko lasai sentitu izan naiz, ez ditut urduritasun uneak izan. “Eskolarako bidean, nahiko trankil egon naiz, izan ere, ni nahiko neska lasaia naiz eta ez naiz urduri jartzen (NE.10/11/2022. 3)”. Esan daiteke, pertsona lasaia eta segurua naizela. Jada, antzerkiak umeen aurrean egiten esperientzia handia daukat, eta horrek nigan konfiantza handiagoa izatea eragiten du. Bide horretatik, esan daiteke segurtasun handia sentitu dudala ere saioak egiteko bidean nengoenean. “Antzerkia hasi dudanean gogoz eta konfiantzaz hasi naiz, beti sentitzen dudalako nigan sortzen dudan energia positibo horrek, hobeto ateratzea eragiten duela (NE.10/11/2022. 5)”. Gainera, egiten dudana asko gustatzen zaidanez eta egiten eroso sentitzen naizenez, beti ditut gogo handiak prestatutakoa umeen aurrean egiteko. “Egia esan, eskolara sartu aurretik, Gaizka, pixka bat urduri zegoen, izan ere, ni ez bezala, bera ez zen oso eroso sentitzen umeen aurrean inprobisatzearekin. Horregatik, sartu baino lehen, eskolako parke batera abiatu ginen antzerkia entseiatzeko asmoarekin” (NE.17/11/2022. 29).

3.1.2. SAIOEN ONGI ETORRIA

Atal honetan, saio guztien hasiera nolakoa izan zen azalduta egongo da. Saio guztiak hasi aurretik, giro egokia sortu behar izan zen saioa egingo zen gelan. Horretarako, haurrekin konfiantza edo hurbiltasuna lortzea alderdi garrantzitsua da. “Andereñoa hitz egiten bukatu zuenean, ni haurrekin hitz egiten hasi naiz, ez bakarrik haiek nigan konfiantza izateko, baita, ni haiekin konfiantza nabaritzeko eta giroan edo atmosferan sartzen joateko (NE.10/11/2022. 4)”. Konfiantza edo giro egoki hori lortzeko , nire teknika haiekin pixkanaka-pixkanaka hitz egitea zen. “Horregatik, gelan sartu ginenean aurkezpen oso txikia egin genuen, haien hurbiltasuna sentitzeko eta gelako giroan sartzeko asmoarekin (NE.16/11/2022. 11)”.

Gela guztietan ez da sarrera berdina gertatzen. Izan ere, ume guztiek ez dute era berdinean erantzuten ezezagunei. Batzuetan ongi agurtzen zaituzte, eta beste batzuetan gaizki. Nire kasuan, sorte ona izan dut eta gela nahiko jatorrak izan ziren. “Bi urteko lehen gelan sartzean, ezustean harrapatu ninduen txikienen erreakzioak, haietako askok besarkada bat ematera etorri baitziren (NE.24/11/2022. 24)”.

3.1.3. IRAKASLEEN JARRERA NIRE AURREAN

Orokorrean, irakasle guztiek nirekin izan duten tratua bikaina izan da. Beti laguntzeko prest egon dira eta beti irribarre batekin ahoan. “Behin solairu egokian egonda, irakasle bat agertu zitzaigun eta modu egokian gure saioa  hiru gelatan egingo genuela azaldu zigun (NE.16/11/2022. 10). Ezer berezirik behar izan arren, haien aldetik laguntza nuela sentitu dut. “Frogak egin eta gero, 4-5 urteko gelak zeuden goiko solairura abiatu ginen eta irakasleak oso irribarretsu hurbildu zitzaizkigun (NE.17/11/2022. 16).

Bestalde, irakasleak nirekin oso tratu ona izateaz gain, asko gustatu zitzaien haien geletan egindako proposamena. Irakasleak, saioa eta gero konturatu ziren haurrek ikasi zuten guztiaz, eta, hortaz, guztiz eskertuak izan ziren. “Irakaslea oso harrituta geratu zen ikasi zuten guztiarekin (NE.17/11/2022. 22)”. “Bestalde, beste bi irakasleak asko gustatu zitzaiela eta istorioa oso originala zela esatera hurbildu zitzaizkigun. Gainera, esan ziguten harrituta zeudela haurrek irudikatzen zituzten emozioekin, oso gutxi landu baitzuten gai hori ikasgelan (NE.17/11/2022. 23)”.

3.1.4. INPROBISAZIOA

Txotxongiloak haurren aurrean egiteko, irakasle bakoitzak bere teknika edo metodologia izango du. Nire kasuan, inprobisazioa izan da gehien erabili dudan teknika. Saio guztietan argi ikusi da nire inprobisatzeko ohitura. “Gaur goizean, Askartzara hurbildu aurretik, aldaketa batzuk egin ditut txotxongiloen ikuskizuna egiteko moduan (NE.10/11/2022. 1)”. Nire kasuan, inprobisazioaren teknika beharrezkoa izan da hobekuntzak egiteko bide horretan. Izan ere, haurrak ezagutu gabe, eta nire burua akzioan ikusi gabe ez dakit zeintzuk gauza ondo aterako diren eta zeintzuk gaizki. Horregatik, inprobisazioaren bitartez, ikusten nituen egoerak moldatzen eta hobetzen nituen. “Beti bezala eta gure izaera nolakoa den jakinda, gauza azko inprobisatuko genituela bagenekien, eta horrela gertatu zen (NE.16/11/2022. 9)”. Hala eta guztiz ere, inprobisazio horiek oinarri baten gainean mugitzen dira. Hau da, ez dut inprobisatzen ez dudalako saioa prestatu, baizik eta egoera desberdinak ikusi ondoren, aldaketak egitea aproposa ikusten dudalako. “Saio honetarako prestatu nuen gidoia oso txikia zen, hau da, kontatu nahi nuen istorioaren eta lortu nahi nituen helburuen oinarri bat egin nuen, eta hortik abiatuta inprobisatu egin nuen gelaren arabera (NE.24/11/2022. 22)”.

Nire kasuan, inprobisazioak gauzak hobetzeko izan dira. Hau da, inprobisazioei esker, zailtasunak gainditu eta seguruago sentitu naiz. “Beraz, esan daiteke, azkeneko momentuan aurretik nuen ideia guztiz alatu dudala. Ala eta guztiz era, aldaketa horri esker, seguruago abiatu naiz ikastolara (NE.10/11/2022. 2)” .

 

3.1.5. HAURREN ARRETA

Beti esan ohi da, haur hezkuntzako haurren arreta maila baxua dela, baina, frogatu dudan bezala, zenbait teknika erabiliz, haurrak luzaroan egon daitezke kontzentratuta. “Nire tonu aldaketak, geldiuneak, isiltasun uneak, sorpresak, tentsio momentuak, emozio ezberdinen agerpenak, txotxongiloen mugimendu eta agerpenak… hori guztia lagunduz gero haurrak 15 minutu arretaz entzuteko gai dira (NE.10/11/2022. 6)”. Ume guztiak adi egotea ez zen izan lan erraza, bakoitzaren kontzentratzeko edo adi egoteko tartea desberdina delako. Hala eta guztiz ere, saiatzen nintzen haur guztien arreta izaten. “Umeren bat despistatzen ari zela ikusten nuenean;  isiluneak, sorpresak eta tonu aldaketak erabili nituen bere arreta berriro izateko (NE.17/11/2022. 18)”. “Baita, ozenago hitz egiten nuen, eta sorpresak edo emozioak gehiago esajeratzen nituen, haien arreta bereganatzeko (NE.17/11/2022. 20)”.

Haurren arreta lortzea erraza ez izan arren, lortzeko izan ditudan momentuak ondo aprobetxatu izan ditut. “Lehenengo momentutik, haurren arreta izan genuen eta hori aprobetxatuz gure antzerkia modu onean egin zuen (NE.16/11/2022. 12)”. Gainera, oso desberdina da bi urteko haurren edo 4 urteko haurren arreta lortzea. 2 urtekoei zailagoa egiten baitzaie arreta luzaroan mantentzea. Hori gutxi balitz, 2 urteko haurren arreta lortzeko erabili ditudan teknikak desberdinak izan dira, adin guztiek ez baitute modu berean funtzionatzen. “Istorioa kontatzen hasi nintzaionean, konturatu nintzen ezin nuela nagusiagoekin egiten nituen etenaldiak egin, haiek kontzentrazioa azkarrago galtzen baitzuten. Horregatik, istorioa arintzen saiatu nintzen, etenik gabe (NE.24/11/2022. 25)”.

 

3.1.6. ANIZTASUNA GELAN

Aurrekoaren bide beretik, argi geratu da haur guztiak alderdi desberdinengatik ez direla berdinak, eta horregatik, saioak berdinak izan harren, ez dira modu berdinean landu.Geroago, beste bi klaseetan egin genuen. Prozesua berdina izan zen, baina aldi berean oso desberdina. Izan ere, ume taldea guztiz desberdina zen gela batean edo bestean eta nabaritu genuen (NE.16/11/2022. 14)”.

Saioak egiten nituen bitartean, guztiz berezia izan da ikustea haur guztiak desberdinak zirela eta bakoitzak izaera bat zuela. “Historian zehar, haur bakoitza mundu bat zela ikusi nuen, denak erabat desberdinak ziren (NE.24/11/2022. 26)”. Aniztasun horrek, haiengandik ikasteko ahalmena eman dit.

 

3.1.7. HAURREN ERREAKZIOAK

Saioak gustura egitearen arrazoi nagusiena haurren erreakzio desberdinak ikustea izan da. “Asko gustatu zitzaidan emozioek eragindako haurren aurpegi desberdinak ikustea (NE.17/11/2022. 17)”. Gainera, haurren erreakzioei esker nire saioen autoebaluazioa egin ahal izan dut momentuan. Hau da, haurrek haien aurpegia edo gorputzarekin jartzen zituzten keinuen arabera, ni  nire saioa moldatu ahal izan dut. “Antzerkia egiten nengoen bitartean asko gustatu zait ikustea haurren erreakzio desberdinak. Horiei esker informazio asko ateratzen nuelako nire antzerkirako (NE.10/11/2022. 7)”. “Antzerkia aurrera zioan eta mahaien atzetik haurren erreakzioak entzuten genituen. Horri esker, jakin genuen gure istorioa jarraitzen  zeudela (NE.16/11/2022. 13)”. “Antzezpen horietan, inprobisazioak tarte bat eman zidan historia haurren portaeraren eta erreakzioen arabera egokitzeko (NE.17/11/2022.19)”.

Beste aldetik, haurren erreakzioetatik asko ikasi daitekeela badakit, guk ezer galdetu gabe erantzuna lortzen baitugu. Hala eta guztiz ere, kasu batzuetan, erreakzio batzuen aurrean nire burua galduta ikusi dut. “Gela batean, haur bat negarrez hasi zen «Txomin»  «sarari” tximinoa kendu nionean historian. Negarrez ikustean, pixka bat larritu egin nintzen (NE.24/11/2022. 27)”.

3.1.8. AGURREAN IZANDAKO SENTIMENDUAK

Saioak bukatzean, geletatik atera behar izan dudanean, momenturik politenak eta era berean gogorrenak izan dira. Alde batetik, politak izan dira, haurren maitasuna ehuneko ehunean sentitu dudalako denbora gutxian. “Gelatik joaterakoan, ume batzuk ni besarkatzen hasi ziren atearen ondoan. Momentu horretan pertsonarik zoriontsuena izan zintzen eta gela horretara behin eta berriro joateko gogoak izan nituen (NE.10/11/2022. 8)”. Beste aldetik, momentu gogorrak izan dira horiek, haiekin denbora gehiago igarotzeko gogoak bainituen. “Saioa bukatzean, haur askok besoak eta hankak hartu zizkidaten, gelatik ez joateko, eta horrek ilusio handia sortu zidan. Era berean, pena handia sentitu nuen, beraiekin egunero egoteko gogoa eman baitzidaten (NE.24/11/2022. 28)”.

3.1.9. HAURREN MARRAZKIAK

Saioak bukatzean, irakasle batzuk gelan, ikasitakoari buruz marrazki bat egitea proposatu zien haurrei. Haurrak, ikusi eta ikasi zutena orri zuri batean irudikatu zuten, eta oso lan politak atera ziren hortik. “Hiru saioak amaitzean, lehen gelako irakaslea nire bila joan zen eta bere gelako haur batzuek margotutako marrazki batzuk erakutsi zizkidan (NE.17/11/2022. 21)”. Marrazki horiek oso ondo irudikatzen zuten haurrek bizi izandakoa saioan. Batzuen marrazkietan, emozioak agertzen ziren, beste batzuetan erabilitako objektu fisikoak. Lan horiek ikustean, irakasleak harrituta geratu ziren haurrek egun horretan ikasitakoaz. “Irakasleak, gu joan ginenean, historiatik ulertu zutena margotzeko esan zien ikasleei, eta irakaslea oso harrituta geratu zen ikasi zuten guztiarekin (NE.17/11/2022. 22)”.

4.ONDORIOAK

Lan honen bitartez, gauza asko ikasi berri ditut. Hasteko, edozein gauza umeen aurrean egin baino lehen sortu behar dudan konfiantza giroa ezinbestekoa dela. Konfiantza giro horrek, haurrak gelan egiten diren ekintzetan aktiboago egotea eragingo du.

Konfiantza giroa sortu eta gero, bidea irekiago daukagu irakasleok edozein ekintza egiteko. Ekintzak egiterako orduan, kasu honetan, txotxongiloekin jarduteko orduan, garrantzitsua da inprobisaziorako gaitasuna izatea. Horri esker, egiten diren jarduerak dinamikoagoak izango dira. Izan ere, gaizki doazen gauzak hobetzeko aukera ematen digu, eta sormena askatzeko irtenbide polita izan daiteke.

Txotxongiloei esker, haurrek haien gorputza garatzen dute eta horrekin batera zenbait abilezia hedatzen dituzte; sozialak, pertsonalak eta emozionalak, adibidez. Txotxongiloek autonomia handia ematen diete haurrei, haien bitartez mundua haien eran ezagutu ahal dutelako.

Lan honekin lortu nahi nituen helburu gehienak lortu izan dira, bat izan ezik. Lanaren helburu orokorra sei saio prestatzea zen, eta bakarrik lau egin izan ditut. Egia esan, lan handia izan da niretzat, eta lana egiteko denbora murriztua dudanez, nahiago izan dut lau saio bikain egitea, sei saio erdi eginda egite baino. Hala eta guztiz ere, lau saio horiekin hainbat gauza ikasi ditut eta hortaz harro sentitzen naiz.

Beste zeharkako helburu guztiak bete ditudala badakit eta horregatik pozik nago, ez delako gauza erraza izan. Lan honen bitartez nire sormena handitzen joan da, txotxongiloei buruz asko ikasi dut eta nire proiektuak lortzeko estrategia desberdinak praktikan jarri ditut. Beraz, esan daiteke, lan honi esker esperientzia gehiago lortu dudala irakaslea izateko bidean.

Azkenik, egia da, lan hau beste guztietan bezala, hobetzeko gauzak daudela. Adibidez, pena bat izan da haurrei argazkiak ateratzeko baimenak ez eskatzea. Jada, oso kontzentratuta egon naiz saioetan eta orain, lanaren ebidentziak ezin ditut elkarbanatu. Beste aldetik, konturatu naiz ere, saio bat hiru aldiz errepikatzen nuenean, beti azkenekoa besteak baino hobeto ateratzen zitzaidala. Beraz, garrantzitsua ikusten dut gertaera horren zergatia aztertzea, beste batean hirurak ederto ateratzeko.

Dena den, guztiz harro nago egindako lanarekin. Lehen esan dudan bezala ez da izan lan erraza, baina egin dudan esfortzuari esker emaitza positibo asko ikusi izan ditut.

 

 

5.ERREFERENTZIAK

Calvo, J.L. (1985). Análisis de los cuentos como factor de socialización. Oviedo: Servicio de Publicaciones de la Universidad de Oviedo.

Caraballo, A. (2015). Las marionetas como recurso educativo para niños. Hemendik eskuratua: https://www.guiainfantil.com/articulos/educacion/motivacion/las-marionetas-como-recurso-educativo-para-ninos/

Cebrián, B. (2016). El títere y su valor educativo. Análisis de su influencia en titirimundi, festival internacional de títeres de Segovia. Hemendik eskuratuta:

https://www.educacion.gob.es/teseo/imprimirFicheroTesis.do?idFichero=CvULlhN9CZU%3D

Cruz, P. (2014). El juego teatral como herramiento para el tratamiento educativo y psicopedagógico de algunas situaciones y necesidades especiales en la infancia. Hemendik eskuratuta:

http://e-spacio.uned.es/fez/eserv.php?pid=tesisuned:Educacion-Pcruz&dsID=Documento.pdf

Gómez, T. (2015). Los cuentos motores como recurso didáctico en atención temprana en el aula de 1er. Ciclo de educación. Hemendik eskuratuta:

https://www.educacion.gob.es/teseo/imprimirFicheroTesis.do?idFichero=KWrXnJ1HHJM%3D

Herranz, A. (2014). La expresión corporal en educación infantil. Hemendik eskuratuta: file:///C:/Users/oihan/Downloads/Dialnet-LaExpresionCorporalEnEducacionInfantil-5367747.pdf

J, Bolorino. (1999). La historia del títere. Hemendik eskuratua: https://www.titerenet.com/2006/12/15/la-historia-del-titere/

Morales, V. (2015). La importancia de la expresión corporal en educación infantil. Hemendik eskuratua:

https://digibug.ugr.es/bitstream/handle/10481/46109/MoralesBetancort_TFGExpresionCorporal.pdf;sequence=1#:~:text=La%20expresi%C3%B3n%20corporal%20%C3%A1nima%20a,el%20movimiento%20y%20la%20expresividad.

Stokoe, P. y Harf, R. (1996). La expresión corporal en el jardín de infantes: cómo soy y cómo era. Barcelona: Paidós.

https://www.researchgate.net/profile/Ruth-Harf/publication/306347459_StokoeP_y_HarfR_La_expresion_corporal_en_el_Jardin_de_Infantes/links/57b9a8ca08aedfe0ec96e78f/Stokoe-P-y-Harf-R-La-expresion-corporal-en-el-Jardin-de-Infantes.pdf

Zeinali, H. (2017). Los títeres como herramienta educativa para niños de infantil y primaria. Hemendik eskuratuta:

https://www.educacion.gob.es/teseo/imprimirFicheroTesis.do?idFichero=Qo1gwBKv8ck%3D