TUTORETZA AHAZTEZINA
14 urte nituen, DBH 3.mailan nengoen eta ikasturtearen erdialdea zen gutxi gora behera. Nire gurasoak bilera bat eskatu zioten nire tutoreari ikusteko nola nindoan kurtsoa eta zertan lagundu ahal zidaten haiek etxetik.
Tutoretza egunean gurasoek ni presente egotea eskatu zidaten, beraz, bertaratu nintzen haiekin batera. Nire tutorea, ekonomiako irakaslea zena, ez zuen denbora askorik behar izan esateko nire gurasoei ez nintzela gai izango eskola bukatzeko eta are gutxiago unibertsitateko karrera bat ateratzen. Irakaslearen arrazoiak izan ziren; bere ikasgaiko kontzeptuak ez nituela ulertzen eta matematiketako azterketarik ez nuela gainditzen. Beraz, gomendatu zigun batxilergoa ez gauzatzea eta magisteritza gradua (nire bokazioa zena) ez egite, ez nintzelako gai izango. Horren ordez, beste aukera edo bide errazagoak zeudela esan zigun.
Horren ostean, nire gurasoak asko haserretu ziren berarekin eta, hurrengoa esan zioten irakasleari: “Hasteko, ez duela ezertarako balio gure alabari esaten diozun azken aldia izan dadila hau. Jarraitzeko, zientziak bere indargunea ez direla badakigu, horretan laguntza jarriko diogu, baina, horrek ez du esan nahi beste gaitasun ikaragarriak ez dituenik. Zuk irakasle zaren aldetik ez badakizu ikasleen trebetasunak ikusten ez da gure arazoa, zurea baizik”.
NIK IZANDAKO SENTIMENDUAK
TRISTURA, nire irakaslea nire bertuteak ikusteko gai ez zela ikustean, eta irakaslearen hitzak sinesterako orduan.
IMPOTENTZIA. Nik pentsatzen nuena ezin esatearen inpotentzia eta irakasleari zerbaitetan ona nintzela ikusaraztearen ezintasuna.
ITOALDIA sentitzen nuen, ezin izan bainuen negar egin irakaslea sentiarazten ari zitzaidan estutasunagatik. BELDURRA, gurasoek nola erantzungo ote zuten ez nekielako
BEROKETA
Beroketa hau egiteko, nire logelako mahaigainean dauden elementu desberdinak erabiltzea erabaki dut. Hasteko, behaketa lana egin dut, eta elementu guztiak arretaz aztertu ditut. Ondoren, imajinazioa erabiliz beste begirada batez ikusten hasi naiz elementu ezberdinak. Horretarako, plano desberdinak erabili izan ditu , elementuak ikusteko modua aldatzen joateko; pikatua, kontrapikatua, zehaztasun planoa eta perspektiba bortxatua. Jarraitzeko, objektuak manipulatu ditut, dimentsio eta perspektiba ezberdinekin jolasten hasteko. Azkenik, argazkiak atera ditut eta harrituta geratu naiz ikustean zenbat motatako ikuspuntu izan ahal dituen elementu batek.
Lehenengo argazkia, liburu baten orriak zehaztasun plano batekin aterata daude. Argazki kamera hain hurbil jarrita, liburu baten ordez, emakume baten ile luzea dirudi. Beraz, esan daiteke, prespektiba bortzatua ere erabili egin dela.
Bigarren irudia, erdiko plano baten bidez aterata dago. Hor ikusi dezakegu nola liburuek jesarleku gisa erabiltzen diren.
Hirugarren argazkia, plano erdi pikatu batean aterata dago, kamera ez delako jarri goitik beherako anguloan argazkia ateratzeko. Hala eta guztiz ere, goitik beherako norabidea dauka argazkia, horregatik, esan daiteke pikatua dela.
Laugarren marrazkian, plano pikatu bateri esker, aurpegi irribarretsu bat ikusi daiteke. Begiak, mahai gainean zeuden bi landare dira. Sudurra, boli baten tapoia eta erastun batek osatzen dute. Ahoa, boligrafo batek eta arkatza batek osatzen dute. Azkenik, ilea orraziak osatzen du. Horrez gain, plano pikatua erabiltzeaz gain, prespektiba bortzatua ere erabili dela esan daiteke.
Bosgarren irudian, landareak zehaztasun plano batean ikusten ditugu. Gainera, laurek duten kokapen linealari esker, haien artean leku handia dagoela dirudi, eta, benetan, bata bestearen parean kokatuta daude.
Azkeneko argazkia, plano pikatu batean eginda dago. Hasteko, plano horri esker, hiru dimentzio dituen objektu bat, laua izatera pasatu da. Gainera, prespektiba bortzatua lortu dela baita esan daiteke. Izan ere, atzak orraziaren gainean jartzerakoan, piano txiki bat jotzen ari dela badirudi.
SENTIMENDU SEGUIDA
ESTUALDIAREN/LARRIALDIAREN SIENTIMENDUA: Orain, larrialdia sentiarazten nauten argazki segida bat jarriko dut, nire emozioa argazkien bitartez irudikatzeko.
Goiko partean ikusten den bezala, estualdia irudikatzen duten lau argazki jarri ditut. Segida honetan, protagonista nire bigarren hatza da. Horrekin, erakutzi nahi dut ikastolan bizi izandako larritasun egoera desberdinak. Lehenengoa, ilezko xafla den hori, etxerako lanak azkeneko momentuan egiteko larrialdia irudikatzen dute. Bigarren argazkian, kaktusa, irakasleengandik jasotako liskarrak eragiten zidaten larritasun sentimendua irudikatzen du. Hirugarren argazkiko artaziek, azterketen presioak eragiten zidan estualdia irudikatzen dute. Azkenik, pizgailua agertzen den argazkiarekin, nire jarrera desegokiek gurasoengan sortzen zuen umore txarrak eragiten zidan larrialdia erakusten du.
Ikusten den bezala, argazki guztietan ez da bakarrik nire hatza agertzen, baizki eta beste lau hatzamarrak agertzen dira ere. Horrekin erakutzi nahi dudana da, nire familiaren hurbiltasuna eta laguntza larritasun momentu guztietan. Inoiz ez naiz bakarrik egon, nire familia beti alboan izan baitut. Hala eta guztiz ere, horrek ez ditu larritasun uneak ekiditzen.
Argazki guztiak, mosu berdinean eta fondo berdinarekin aterata daude, egoera guztiak konteztu berdinean ematen direla irudikatuz; eskolan. Gainera, argazki guztiak hurbileko plano batetik aterata daude, nire estualditasunaren sentimendua aregotzeko. Izan ere, erakutsi nahi dudan sentimendua hobeto ikusteko, atzean ez dut ezer jarri, harreta guztia hatzamarrera joateko.
EKOIZPEN ARTISTIKOA
HODEI KAIOLA
Hasteko, hodeia kaiolaren argazkia ikusten dudanean, metafora bat datorkit burura. Alde batetik hodeia dago, haurrak irudikatzen duena; libreak, gazteak, moldekagarriak, irudimenez beteak, hegan egiteko eta hazteko gogoz… Bestalde, kaiolak eskola tradizionalaren hezkuntza-sistema irudikatzen du. Sistema horrek haurrak ebakitzen ditu beren ideiak (barroteak) behar bezala sar daitezen, mugatu egiten ditu, zapaldu egiten ditu eta ez die beste leku batzuetara hazten edo hegan egiten uzten. Horregatik, metafora honetan hodeia kaiolan harrapatuta dago. Gainera, hodeia ezin izango du kaiolatik atera argalago izan arte, orain imajinazioaz beteta baitago. Kreatibitate guztia kentzen diotenean, orduan, hodeia argal egongo da eta kaiolatik ateratzeko baimena izango du.
NIRE EKOIZPEN ARTISTIKOA
Hau ikusita, esan daiteke eta irudi desberdinen konbinazioa ikusi eta gero, nire ekoizpen artistikoa egiteko garaia da. Horretarako, lehenengo, errebista batzuk hartu eta horietan zeuden edozein irudi mozten hasi naiz.
Behin, moztuta izan ditudala, konturatu naiz banaka ez zutela zentzu handirik aukeratutako argazkiak. Horregatik, froga desberdinak egiten hasi naiz zentzuzko zenbait irudi sortzeko. Haiekin frogak egiten hasi naizenean, konturatu nahiz ez zela hain zaila, pasientzia eta irudimena behar nituen bi gauza bakarrak zirela. Egia esan, hasieran ez zitzaidan ezer okurritzen eta erreferentzia desberdinak ikusten ibili naiz inspirazioa autoreren batean bilatzeko, baina horrek soilik nire lana zailagoa izatea eragin du. Horregatik, musika jarri eta argazkiekin jolasten hasi nintzen. Emaitza asko lortu nituen, beste begiekin ikusten nituelako oinarrizko argazkiak
FROGA DESBERDINAK
Lehenengo iruadia intsektu bat da.
Bigarren irudia metafora bat da. Loreak urestatzean oinak jaiotzen dira, loreak zapalduak izan baitira betidanik oinengatik.
Hirugarren hirudia lore bat da.
Laugarren irudia argia ematen duen esku-farolatxoa da.
Bosgarrena familia bat etxe baten barruan.
Seigarrena labezomorro baten ohea.
Emaitza hauek guztiak izan eta gero, azkeneko bat eraikitzea pentsatu nuen. Horretarako, ahal nituen irudi gehien erabili nituen eta hau atera zen:
Honen azalpena metafora bat da. Jaioberri bat (lorea) ondo ureztatzen badudu, ur egokiarekin eta modu egokian, lore horretatik (jaioberritik) ume polita aterako da (lorea).
Kontran, lore hori ez bada ureztatzen, lorearen petaloak jausten hasiko dira eta umea naguzitzen denean zimelduko da.
ONDORIOAK
Hasieran esan dudan moduan, ariketa hau egiteko lehenengo momentua asko kostatu zait, ez nekielako zein modutan egin. Gainera, hainbeste erreferente nituen buruan, non horietariko bat aukeratzeak gehiago nahastu dit.
Egia da, lehenengo froga egin dudanetik besteak erraz atera direla, egiteko modua ulertu dudalako. Hau da, nire burua aske utzi dut eta objektuen izaera finkoa ez dela izan behar ikasi dut. Hori ulertzean nahiko erraz atera dira beste guztiak.
Honekin, ondoriostatzen dut kreatibitatea denok daukagula, baina batzuetan ez dakigu nola atera edo lando. Beraz, Piccassok esaten zuen bezala “Inspirazioak lanean aurkitu nadin”. Lehenengo pausoa zailena da, baina horren ostean askeagoak eta kreatiboagoak bihurtzen gara.
OBJEKTUA
Hurrengo linkean bi bideo segidan grabatuta daude. Lehenengoan, objektu batekin lortu ahal diren erabilera desberdinak agertzen dira. Bigarrenean, berriz, objektuak konbinatuz, euren jatorrizko itzura eraldatzen saiatzen naiz, irakasleak esan zidan moduan, hau ez dago ondo eginda beraz, ondoren agertuko den bezte link batean beste saiakera bat egin dut.
Lehenengo jarduera egitea, objektu batekin lortu ahal diren erabilera desberdinak egitearen ekintza, egia esan ez zaidala asko kostatu. Sormen handiko pertsona naiz eta jolasten eta froga desberdinak egiteari esker erabiltzen asko atera dira objektu berdin batetik.
Hurrengo bideoan ikusten den bezala, arkatzei punta ateratzen diet, horien hondakinak barraskilo bat egiteko erabiltzeko. Hau egiteko, Javier Jaenen lanean inspiratu egin naiz. Horretan, Javierrek, margo baten hondakinekin zuhaitz bat egiten zuen.
LITERATURA EUSKARRIA
Hurrengo linkean, bi Stop Motion desberdinak agertzen dira. Lehenengoan, objektu desberdinekin egindako bideoa. Bigarrenean, gorputzaren laguntzaz egin dudan Stop Motiona.
AUKERATUTAKO PROIEKTUAREN AZALPENA
NAHITAEZKO ERREFERENTZIA IDATZIAK
SARRERA
Lan handi honetatik, atal hau izan da nire ustez zailena edo luzeena. Hasteko, nahitaezko erreferentzietan agertzen ziren artikulu guztiak fotokopiatu nituen, hobetu irakurtzeko eta azpimarratzeko asmoz. Behin artikulu guztiak aterata, horiek banan-banan irakurtzen hasi nintzen, eta horien gainean ideia garrantzitsuenak azpimarratu nituen. Ondoren, artikulu bakoitzeko laburpen bat egin nuen, azpimarratutako ideia nagusiekin. Azkenik, artikulu guztien ideiak batzen saiatu nintzen eta laburpen bakarra sortu nuen.
Laburpenaren izenburua “Arte-Hezkuntza da”, eta horren ostean irakurritakoaren ondorio atal bat agertzen da.
ARTE-HEZKUNTZA
Arte-hezkuntza azaldu eta sakondu aurretik, garrantzitsua da artea zer den ulertzea. Artea kultura da, eta funtsezkoa da giza bizitzan, sormen handiko jarduera baita. Artea benetakoa izan dadin askatasun osoa eskatzen du, barruko zerbaiten errebelazioa eskatzen du, non egilearen, obraren eta ikuslearen arteko komunikazioa ezartzen den, bere adierazkortasuna sortuz (De Valdenebro, 2001).
Baina, zoritxarrez, artea ez dago oso ondo baloratuta hezkuntzaren munduan. Horregatik, pertsonek praktika eta esperientzia artistikoen bidez, artea pixkanaka aurkeztu behar dute. Garrantzitsua da kontuan izatea praktika horren prozesuaren emaitza ez ezik, prozesua bera ere baloratu behar dela (UNESCO, 2016). Une horretan sartzen da arte-hezkuntza garapen sortzailearen pizgarrien iturri gisa, hezkuntzaren esparruan jarrera sortzailea sustatzeko oinarri garrantzitsua baita. (Gutierrez, 2002).
Baina, hezkuntza artistikoa epe luzerako prozesua da, eta, beraz, sistematikoa izan behar du, eta denboran zehar garatu behar da, gaitasun fisikoak, intelektualak eta sortzaileak integratzen dituen hezkuntza garatzen laguntzen baitu, eta hezkuntzaren, kulturaren eta artearen arteko harreman dinamiko eta emankorragoak garatzea ahalbidetzen baitu (UNESCO, 2016). Prozesu honetan, haurraren heziketa artistikoak funtsezko hiru hitz izan beharko lituzke kontuan: sormena, estetika eta artea. Baina, zoritxarrez, gure hezkuntza-sisteman badira alde batera uzteko zailak diren estereotipoak, sormena, irudimena eta estetika bigarren maila batera pasatzea eragiten dutenak, baita desagertzera ere (Cabaneyas eta Hoyuelos, 1995).
Izan ere, urtetik urtera gero eta gehiago baztertzen da Arte Hezkuntzaren lana ikasgeletan (Vaquero eta Gómez, 2018). Eta ikasleen ustez, Hezkuntza Artistikoa “ezertarako balio ez duen irakasgaia da” (Vaquero eta Gómez, 2018). Arazo hori ikusita, hainbat helburu proposatzen dituen ikerketa bat egin da, ikasgelaren barruan Hezkuntza Artistikoaren pertzepzioa aldatzeko gero eta estrategia eraginkorragoak diseinatzeko eta, horrela, haren onurak baloratzeko.
Horretarako, datuak biltzeko, galdera irekien galdetegi bat erabiltzen da, ikasleek Hezkuntza Artistikoari buruz zer pentsatzen duten erakusteko. Galdera-sorta amaitu ondoren, irakasgaiari ematen zaion balio txikia eta ikasgai horretan ezer ikasten ez delako sentsazioa adierazten duten erantzunak aurkitzen dira: “guk nahi genuena egiten genuen, entretenigarria eta ondo pasatzeko zen”. Azken batean, sormena eta irudimena erabiltzen zituzten teknika sinpleen ikaskuntza zen, irakasgaiaren berezko edukirik gabe, indarrik gabe. (Vaquero eta Gómez, 2018).
Azken batean, irtenbide ona litzateke arteak curriculum-irakaskuntzako metodo gisa erabiltzea, adimen anitzen teoriatik abiatuta, arte-hezkuntzaren onurak ikasle guztien eskura jarriz irakasgai guztietan; izan ere, arte-hezkuntza hiru bide pedagogiko osagarritan antolatzen da: objektu batekiko, irakasle batekiko edo artista batekiko elkarreragina; praktika artistikoa eta ikerketa eta ikasketa (UNESCO, 2016).
Baina irtenbide hori ez da hain erraza, irakasleak funtsezko gakoetako bat baitira arteari balioa eta garrantzia emateko hezkuntzan. Kontuan izan behar da, halaber, zeregin artistiko bat planifikatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko funtsezkoa dela irakaslearen lana, eta irakasleak ikusi beharko du nori zuzenduta dagoen, zein helburuk markatu behar dituen, jarduerak egin nahi duen bezala, zein material didaktiko erabiliko duen, zein baliabide erabiliko dituen (Gutierrez, 2002). Zoritxarrez, irakasleek ez dute beti baliabide artistikorik aurkitzen letra inprimatuz eskaintzen zaienari uko egiteko (fitxak). Hori gertatzen da ezagutza artistikoa faltan dagoelako eta beren buruarengan konfiantzarik ez dutelako, kultura artistikorik ez dagoelako (Cabanellas eta Hoyuelos).
Izan ere, esan liteke ikasleek Hezkuntza Artistikoa ezertarako balio ez duen ikasgaitzat jotzen dutenaren erruaren zati handi bat, irakasleek dutela; izan ere, beraiek aukeratzen dituzte edukiak, jardueren antolamendua eta haurren garapen osorako beharrezkoak diren baliabideak (Vaquero eta Gómez, 2018).
Baina, Espejok esan zuen bezala, S. (2020), “Inoiz ez da berandu aldatu behar dena aldatzeko”. Hasteko, garrantzitsua da jakitea zer baliabide landu behar diren arte-hezkuntzaren ikuspegia aldatzeko. Alde batetik, sormenaren baliabidea dago, eta horrek pisu espezifiko handia hartzen du artearen esparruan (Gutierrez, 2002).
Gizabanako gehienek haurtzaroan izaten dituzten sormen-jarrerak, handitu beharrean, murriztu egiten dira urteen poderioz, eta eragotzi egiten dute artearen eta, batez ere, ingurune plastikoan egiten diren esperientzien garapena (Gutierrez, 2002). Horregatik, garrantzitsua da jakitea eskola, sormen-prozesuaren zati garrantzitsua dela, haurren bizitzaren zatirik handiena eremu horretan garatzen baita, eta eremu horretan egiten baitira gizartera egokitzeko lehen ahaleginak. De la Torreren arabera (1995,22-32), irakaslearen lana oso garrantzitsua da, gai izan behar baitu haurra suspertzeko sormenari egozten zaizkion faktoreetan (malgutasuna eta ideia-aniztasuna, gertaeren, kontzeptuen eta hitzen arteko lotura-arintasuna; originaltasuna egoera espezifikoei emandako erantzunetan; asmamena arazoekiko sentiberatasunarekin eta tolerantziarekin, adierazpen-askatasuna eta jakin-mina, eta abar) (Gutierrez, 2002).
Bestalde, lehen aipatu dugun ikuspuntu aldaketa lortzeko beste baliabide garrantzitsu bat, jolasa da. Jolasa, artea bezala, kultura ere bada, eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, eduki sinboliko altuarekin. Jarduera librea da, plazeragatik jolasten dena, sentipen eta ideia-mundu oso bat erakusten duena, non haurrak komunikazioa ezartzen duen jolasten dituen objektuekin, sinbolismoz eta sormenez beteta (erratza zalditxo bat edo harriak altxor bihurtuz) (De Valdenebro, 2002).
Arteak zein jolasak sormena eta askatasuna dituzte ardatz nagusi. Bertan, bat-batekotasuna, inspirazioa, sorkuntza eta asmakuntza gizabanakoaren garapenaren eta hezkuntza integralaren parte dira. Manuel Pantigosoren arabera (1992, 3. or.), hezkuntzaren oinarrian dagoen jolasaren eta artearen ezaugarri komun garrantzitsuenetako bat haien artean sorkuntza sustatzeko duten gaitasuna da. Horregatik, Piagetek dioen bezala, hiru eta sei urte bitarteko etapa oso sinbolikoa da, eta bere jolasetan haurrak sortzaileak, adierazkorrak eta irudimentsuak dira, helduak imitatzen ditu, asmatzen dituen izakiak, etab. Izan ere, jolasaren bidez fantasiaren eta errealitatearen arteko zubiak sortzen dituzte, sozializazioa erraztuz, haurraren eta helduaren kontaktuen zirkulua zabaltzen baitu, komunikazioa bultzatuz (De Valdenebro, 2002).
ONDORIOAK
Batzuetan ez gara jabetzen arteak hezkuntzan eta, oro har, bizitzan duen garrantziaz. Uste dugu logikatik eta arrazoiketatik ateratzen den guztiak ez duela baliorik txikienen garapenerako. Horregatik, barnean duguna sentiarazten eta adierazten laguntzen diguna alde batera uzten dugu.
Arteak aukera ematen dio haurrari aske sentitzeko eta garatu ahal izateko beharrezkoak diren ezagutzak modu autonomoan ezagutzeko. Artearekin haurrek sormena garatzen dute, eta sormena da bereziak eta kritikoak egiten dituena. Hezkuntza artistikoari esker, eskoletan artea lantzen da, edo gutxienez saiatu egiten da. Hain filosofia abstraktua denez, irakasleok ez dakigu edo ez dugu haren balioa errespetatu nahi. Zaila da ikastetxeetan heziketa artistiko ona egitea, baina, gainerako diziplinetan bezala, prestakuntza eta konfiantza izan behar da aurrera atera ahal izateko. Nire ustez, ahalegin hori beharrezkoa da, artea baita haurraren hezkuntza-garapena indartzen duena.
Haurra arterik gabe eta antzekoak ez diren diziplinarik gabe, jolasa bezala; ez da izakia, robota baizik; ez da arima, arrazoinamendua baizik.
ERREFERENTZIAK
Aguirre,I. (2015). Hacia una narrativa de la emancipación y la subjetivación desde una educación del arte basada en la experiencia. Docencia, 57, 5-15. Eskuragai erreprografian.
Cabanellas, I. y Hoyuelos, A. (1995). Los estereotipos una forma de contaminación cultural. In-Fan-Cia, 32, 9-11. Eskuragai erreprografian.
Cubillo, R. (2011). La enseñanza de las artes visuales: concepciones teóricas y metodológicas. Redvisual, 14. Eskuragai erreprografian.
De Valdenebro, X. (2001). El arte y el juego. Educación y educadores, 4, 63-70. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2041592
Gutierrez, R. (2002). Educación Artística y Desarrollo Creativo. Arte, Individuo y Sociedad, Anejo I, 279-288. http://revistas.ucm.es/index.php/ARIS/article/view/ARIS0202110279A/5880
Ortega, A. (2011). Desarrollo de las competencias en el ámbito de las artes plásticas y visuales. Aula de Innovación Educativa, 201,28-32. Eskuragai reprografian.
UNESCO (2006). Hoja de Ruta para la educación Artística. Conferencia Mundial sobre la Educación Artística: construir capacidades creativas para el siglo XXI. Lisboa, 6-9 de marzo de 2006, 1-6 or. https://bibliotecadigital.mineduc.cl/bitstream/handle/20.500.12365/17662/24_hoja%20de%20ruta_EduArt.pdf?sequence=1&isAllowed=y
Vaquero, C. y Gómez del Águila, L. M. (2018). Eduzación artística, desconsideración social y falta de expectativas. Consecuencias de la reproducción como paradigma no-educativo. Earí, Educación Artística Revista de Investigación,9, 220-236. https://ojs.uv.es/index.php/eari/article/view/12051