HIZKUNTZA PLASTIKOA – 1. EKITALDIA

BIZIPENA

TUTORETZA AHAZTEZINA

14 urte nituen, DBH 3.mailan nengoen eta ikasturtearen erdialdea zen gutxi gora behera. Nire gurasoak bilera bat eskatu zioten nire tutoreari ikusteko nola nindoan kurtsoa eta zertan lagundu ahal zidaten haiek etxetik.

Tutoretza egunean gurasoek ni presente egotea eskatu zidaten, beraz, bertaratu nintzen haiekin batera. Nire tutorea, ekonomiako irakaslea zena, ez zuen denbora askorik behar izan esateko nire gurasoei ez nintzela gai izango eskola bukatzeko eta are gutxiago unibertsitateko karrera bat ateratzen. Irakaslearen arrazoiak izan ziren; bere ikasgaiko kontzeptuak ez nituela ulertzen eta matematiketako azterketarik ez nuela gainditzen. Beraz, gomendatu zigun batxilergoa ez gauzatzea eta magisteritza gradua (nire bokazioa zena) ez egite, ez nintzelako gai izango. Horren ordez, beste aukera edo bide errazagoak zeudela esan zigun.

Horren ostean, nire gurasoak asko haserretu ziren berarekin eta, hurrengoa esan zioten irakasleari: “Hasteko, ez duela ezertarako balio gure alabari esaten diozun azken aldia izan dadila hau. Jarraitzeko, zientziak bere indargunea ez direla badakigu, horretan laguntza jarriko diogu, baina, horrek ez du esan nahi beste gaitasun ikaragarriak ez dituenik. Zuk irakasle zaren aldetik ez badakizu ikasleen trebetasunak ikusten ez da gure arazoa, zurea baizik”.

NIK IZANDAKO SENTIMENDUAK

TRISTURA, nire irakaslea nire bertuteak ikusteko gai ez zela ikustean, eta irakaslearen hitzak sinesterako orduan.

IMPOTENTZIA. Nik pentsatzen nuena ezin esatearen inpotentzia eta irakasleari zerbaitetan ona nintzela ikusaraztearen ezintasuna.

ITOALDIA sentitzen nuen, ezin izan bainuen negar egin irakaslea sentiarazten ari zitzaidan estutasunagatik.

BELDURRA, gurasoek nola erantzungo ote zuten ez nekielako.

BEROKETA

Beroketa hau egiteko, nire logelako mahaigainean dauden elementu desberdinak erabiltzea erabaki dut. Hasteko, behaketa lana egin dut, eta elementu guztiak arretaz aztertu ditut. Ondoren, imajinazioa erabiliz beste begirada batez ikusten hasi naiz elementu ezberdinak. Horretarako, plano desberdinak erabili izan ditu , elementuak ikusteko modua aldatzen joateko; pikatua, kontrapikatua, zehaztasun planoa eta perspektiba bortxatua. Jarraitzeko, objektuak manipulatu ditut, dimentsio eta perspektiba ezberdinekin jolasten hasteko. Azkenik, argazkiak atera ditut eta harrituta geratu naiz ikustean zenbat motatako ikuspuntu izan ahal dituen elementu batek.

EKOIZPEN ARTISKTIKOA

HODEI KAIOLA

Hasteko, hodeia kaiolaren argazkia ikusten dudanean, metafora bat datorkit burura. Alde batetik hodeia dago, haurrak irudikatzen duena; libreak, gazteak, moldekagarriak, irudimenez beteak, hegan egiteko eta hazteko gogoz… Bestalde, kaiolak eskola tradizionalaren hezkuntza-sistema  irudikatzen du. Sistema horrek haurrak ebakitzen ditu beren ideiak (barroteak) behar bezala sar daitezen, mugatu egiten ditu, zapaldu egiten ditu eta ez die beste leku batzuetara hazten edo hegan egiten uzten. Horregatik, metafora honetan hodeia kaiolan harrapatuta dago. Gainera, hodeia ezin izango du kaiolatik atera argalago izan arte, orain imajinazioaz beteta baitago. Kreatibitate guztia kentzen diotenean, orduan, hodeia argal egongo da eta kaiolatik ateratzeko baimena izango du.

Hau ikusita, esan daiteke “erreprezio” hitza datorkidala burura. Horregatik, erreprezioa adierazten duten zenbait argazki jarriko ditut pixka bat beherago.

Argazki hauekin froga desberdinak egin eta gero, emaitza desberdinak atera eta gero, hau izan da nik ateratako azkeneko emaitza:

Emaitz honetara heltzeko, aurretik argazkiekin konbinazio asko egin ditut eta azkenean emaitza hau atera dut. Egindako prozesu horretan erreprezioa irudikatzen zituzten hainbat argazki konbinazio atera dira, eta sortutako irudi guzti horietatik hau izan da nik aukeratutakoa. Argazki honetan emakumearen erreprezioa irudikatzen da, matxismoaren bidegabekeria aldarrikatzen duena. Emakume honek eskuetan eta oinetan garbitzeko tresneriak ditu, garbitzea egin dezakeen gauza bakarra dela adierazteko. Ahoan kremailera bat dauka, hitz egiteko aukera ez duelako. Eskua robot batena da, irudikatuz egiten ari den guztia ez dela modu boluntario batean egiten, baizik eta erreprezioaren menpe. Goiko aldean, pistola bat ikusten da, beharra, agindua edo erreprezio figura hori irudikatuz. Azkenik, bere bihotzean liburuak ikusten dira txikian, errepreziotik ateratzeko gogoak adierazten dute.

Emaitza guztietatik, emakumearena aukeratu dut, uste dudalako erreprezio hitzarekin gehien identifikatzen den irudia dela.

OBJEKTUA

https://youtu.be/BalhhG9lRwo

LITERATURA EUSKARRIA