Gabriel Arestiren ondarea ezagutu

Gabriel Aresti (1933-1975) funtsezko figura dugu XX. mendeko euskal literaturan. Poeta, idazlea eta euskararen defendatzaile amorratua izan zen eta berak idatzitzako Harri eta Herri lana mugarritzat jotzen da euskal poesian. Erronka-joko honen bidez, ikasleek haren bizitza eta obra aztertuko dituzte, Bilboko idazlea hobeto ezagutzeko.

Gabriel Aresti ilustración

Webgune honetan erronka-jokoa egiteko materiala deskargatu ahal izango duzu. Jarduera ikastetxeko edozein gelatan egiteko modukoa da.

Erronka-jokoa 1. maila

DBH1-DBH2
🧍

DBH1 eta DBH2ko ikasleentzat egokitutako bertsioa. Zailtasun ertaineko probak dira.

Erronka-jokoa 2. maila

DBH3-DBH4
🧍‍♀️

DBH3 eta DBH4ko ikasleentzako bertsio aurreratua. Konplexutasun eta sakontasun handiagoa edukietan.

📋 Irakasleentzako jarraibideak

📒 Materiala prestatzea

  • Zure gelako mailari dagokion edukia deskargatu
  • Probak A4 tamainako orrietan inprimatu (kopia bat ikasgela bakoitzeko)
  • Inprimatutako probak gelako hormetan jarri ikasleak iritsi aurretik
  • Talde bakoitzerako pisten sorta bat inprimatu (4-5 ikasle talde bakoitzeko)
  • Talde bakoitzerako gutun-azalak prestatu: pistak, zelofan paper gorria, erantzun-taula, boligrafoa eta orri zuri bat.

🏁 Jardueraren hasiera

  • Gela 4-5 ikasleko taldetan banatu
  • Talde bakoitzari bere gutun-azala eman materialarekin
  • Sarrera-bideoa proiektatu jarduera testuinguruan kokatzeko
  • Erronka-jokoaren hasiera adierazi
  • Aukerakoa: kronometroa martxan jarri denek ondo ikusteko lekuan, emozioa gehitzeko
⚠️ Probei buruzko informazio garrantzitsua:

Probak edozein ordenatan egin daitezke. Ikasleei eman aurretik, talde bakoitzeko gutun-azaleko probak modu desberdinean ordenatzea gomendatzen da.

🎓 Irakaslearen rola

  • Adi egon eta talde bakoitzaren aurrerapena jarraitu
  • Talderen bat proba batean trabatzen bada, pista txikiak eman, erantzuna argitu barik
  • Jokoen erantzun zuzenak inprimatuta eduki, zeuk erraz ikusteko moduan
  • Erantzunen dinamika aztertu eta ulertu, hobeto gidatu ahal izateko
  • Ikasleak etengabe motibatu eta lorpenak ospatu
  • Ziurtatu taldekide guztiek aktiboki parte hartzen dutela

🌟 Erronka-jokoen onurak hezkuntzan

  • Elkarlanean oinarritutako ikaskuntza eta talde-lana sustatzen dute
  • Pentsamendu kritikoa eta arazoen ebazteko gaitasuna garatzen dute
  • Ikasteko motibazioa eta konpromisoa areagotzen dute
  • Ikasleen arteko komunikazio trebetasunak hobetzen dituzte
  • Ezagutza teorikoak egoera praktikoetan aplikatzeko aukera ematen dute
  • Esperientzia atseginak sortzen dituzte, ikasitako errazago gogoratzeko
  • Sormena eta albo-pentsamendua garatzen dituzte
  • Denbora kudeatzea eta erabakiak presiopean hartzea sustatzen dute